ZIIZ (r)en artikuluak (ZIIZ)

Cementos de Zumaya, S.A.

Laburpena: Elkarlan ekimen ezberdinak eman ziren Urola Beheko zementu egileen artean, bai merkatuko eskaera konkretuei erantzuteko bai irispide luzeagoko ekintzetarako. Horrela, 1888an sortu zuten Sindicato de Cementos rápidos de Zumaya, 1915an birsortua izango zena, eta azkenik Cementos de Zumaya, S.A. 1922an, garai bakoitzeko ia zementugile guztiak elkartu zituztelarik. Lankidetza ekimenak Zumaian eta inguruan zementu naturala egiten zuten fabrikak, negozioaren garapenean […]

Carmelo Unanue, S.A.

Laburpena: Enpresa honen ibilbidea 1925. urtean hasi zen, Carmelo Unanue Zumaian bere kontura hasi zenean lanean, Astilleros Eraso S.A.ri erositako instalazioetan. Hasieran, itsasontziak, lurrun-makinak eta -galdarak egiten hasi bazen ere, motorrak egiten espezializatu zen. Eta 50eko hamarkadan, itsasontzietarako eta industriarako Zumaiako motor-egile nagusia izan zen, eta Estatuko garrantzitsuenetako bat. Horretarako, Moodag enpresa alemana izan zuen […]

Gurruchaga, López y Compañía

Laburpena: Pedro Gurruchaga Uriarte, beste bazkide batzuekin batera, 1893an jarri zuen martxan “La Zumayana” izeneko zementu fabrika; Narrondo auzoko “Baiona” baserriaren lursailetan eraikia. 1903an, Pedro hil ondoren, Gurruchaga, Lopez y Compañía, sozietate kolektiboa, sortu zuten bazkide berriak sartuaz. 1907. urtean itxi zen fabrika. Historia: Pedro Gurruchagak, Eusebio Gurruchagaren semeak, Narrondo auzoko Baiona baserriaren 7.780 m2-ko lursaila […]

Talleres Aizape, S.A.

Laburpena: 1960. urtean, Simón Aizpurua Albizurik mekanika-lantegi bat zabaldu zuen Estazio auzoan, bost seme-alabei lana emateko asmoz. Sei urte geroago Aizpurua Apestegui, S.L. izena hartu zuen, eta 1983. urtean, berriz, Talleres Aizape, S.A. bihurtu zen. Hasiera batean, piezak mekanizatzen hasi ziren, enkarguz. Hala ere, berehala hasi ziren fresatzeko makinak diseinatzen eta egiten. 1994. urtean desagertu […]

Yeregui y Compañía

Laburpena: Yeregui familiako lehen kideak XX. mendearen hasieran iritsi ziren Zumaiara Aginagatik etorrita. Hasieran, Benito Yeregui e Hijos izena jarri zioten enpresari, eta Aginagan egiten zuten jarduerarekin jarraitu zuten. Geroago, Calixto Yereguik Yeregui y Compañía enpresa sortu zuen koinatu zuen Ángel Galardirekin batera. Enpresa hura aitzindari bihurtu zen Espainian, motorren fabrikazioan. 1907. urtean, eztanda-motorren lehen […]

Talleres Arritokieta y Paxai

Laburpena: Jesús Urrestilla Aizpuruak eta José Inchaurrondo Otazok Talleres Arritokieta izen komertziala zuen enpresa sortu zuten 1956. urtean, beste industria batzuetarako piezak mekanizatzeko. Mahaigaineko zulagailuak eta diesel motorrak ere egin zituzten. 1968. urtean, José Inchaurrondo Otazo enpresaren jabe egin zen, eta ordutik aurrera enpresak Talleres Mecánicos Paxai izena hartu zuen. Enpresa 1993. urtean itxi zuten. […]

Talleres Beal, S.A.

Laburpena: Gabriel Betondo Ostecheren eraginez eta haren anaiorde Nicolás, José Mari eta José Cruz Albizu Aizpuruaren parte-hartzearikin sortu zen Talleres Beal, 1947. urtean. Itsasontzietarako eta industriarako diesel motorrak egin zituzten, 3 ZPtik 55 ZPra artekoak, eta XX. mendeko bigarren erdiko Zumaiako industriako klasikoetako bat izan zen. Enpresa 1984. urtean itxi zuten. Historia: Gabriel Betondo Osteche, Balenciaga […]

Aizarna y Compañía

Laburpena: 1920 baino lehenagoko tailer mekanikoa, Javier Aizarnak eraikia, bere jabetzako lurretan. Arrangoletako zabalgunearen hasieran kokatua, arrapalaren aurrean. Bere jarduera errementaritza-lanekin eta itsasontzien propultsio mekanikoko sistemak muntatu eta konpontzearekin lotuta egon zen. Beste bazkide batzuekin batera sozietate komanditarioa eratu ondoren, 1920an, 1921ean formalizatu zuen bere funtzionamendua, eta 1923-1924 inguruan utzi zion jarduerari. Historia: Enpresako burua […]

Talleres Auxiliares Juaristi, S.A.

Laburpena: 1958. urtean Francisco Juaristi Arangurenek sortutako enpresa. Zortzi urtez jardun zuen lanean, eta itsas diesel motorren egile gisa nabarmendu zen. 1965. urtean itxi zuten enpresa. Historia: Jatorrizko enpresa, Construcciones Mecánicas Juaristi, S.A., Azkoitiko makina-erreminta arloko fabrikatzailea, 1941. urtean sortua, diesel motorren arloan sartu zen Yeregui Hermanos enpresaren bidez, Zumaian lantegia ezarri aurretik. Izan ere, Yeregui Hermanos […]

Carmelo Echave

Laburpena: Carmelo Echavek sortutako eta Industria Ordezkaritzak 1952ko ekainaren 4an baimendutako enpresa hau beste industria batzuetarako piezak mekanizatzeko asmoz sortu zen. Hala ere, hasi eta urte gutxira, motorrak egiten ere hasi zen. Zumaian sektore horrek garrantzi handia izan zuen arren, 1958an enpresa itxi, eta instalazioak Talleres Auxiliares Juaristi, S.A. izenekoari saldu zizkioten. Historia: Industria Ordezkaritzan jasota […]

Theme created by @julienrenaux