Carmelo Unanue, S.A.

Laburpena: Enpresa honen ibilbidea 1925. urtean hasi zen, Carmelo Unanue Zumaian bere kontura hasi zenean lanean, Astilleros Eraso S.A.ri erositako instalazioetan. Hasieran, itsasontziak, lurrun-makinak eta -galdarak egiten hasi bazen ere, motorrak egiten espezializatu zen. Eta 50eko hamarkadan, itsasontzietarako eta industriarako Zumaiako motor-egile nagusia izan zen, eta Estatuko garrantzitsuenetako bat. Horretarako, Moodag enpresa alemana izan zuen […]

Yeregui y Compañía

Laburpena: Yeregui familiako lehen kideak XX. mendearen hasieran iritsi ziren Zumaiara Aginagatik etorrita. Hasieran, Benito Yeregui e Hijos izena jarri zioten enpresari, eta Aginagan egiten zuten jarduerarekin jarraitu zuten. Geroago, Calixto Yereguik Yeregui y Compañía enpresa sortu zuen koinatu zuen Ángel Galardirekin batera. Enpresa hura aitzindari bihurtu zen Espainian, motorren fabrikazioan. 1907. urtean, eztanda-motorren lehen […]

Talleres Arritokieta y Paxai

Laburpena: Jesús Urrestilla Aizpuruak eta José Inchaurrondo Otazok Talleres Arritokieta izen komertziala zuen enpresa sortu zuten 1956. urtean, beste industria batzuetarako piezak mekanizatzeko. Mahaigaineko zulagailuak eta diesel motorrak ere egin zituzten. 1968. urtean, José Inchaurrondo Otazo enpresaren jabe egin zen, eta ordutik aurrera enpresak Talleres Mecánicos Paxai izena hartu zuen. Enpresa 1993. urtean itxi zuten. […]

Talleres Beal, S.A.

Laburpena: Gabriel Betondo Ostecheren eraginez eta haren anaiorde Nicolás, José Mari eta José Cruz Albizu Aizpuruaren parte-hartzearikin sortu zen Talleres Beal, 1947. urtean. Itsasontzietarako eta industriarako diesel motorrak egin zituzten, 3 ZPtik 55 ZPra artekoak, eta XX. mendeko bigarren erdiko Zumaiako industriako klasikoetako bat izan zen. Enpresa 1984. urtean itxi zuten. Historia: Gabriel Betondo Osteche, Balenciaga […]

Aizarna y Compañía

Laburpena: Javier Aizarnak sortutako mekanika-lantegia. Seguru asko 1920 baino lehenago sortu zuen. Arrangoletako zabalgunearen hasieran egon zen, eta errementari-lanak eta itsasontzien propultsio mekanikoko konponketak egiten zituzten. Historia: Enpresa honi buruzko dokumentazio gutxi aurkitu dugun arren, enpresako bazkideen familiakoek emandakoa eta ahozko informazioa kontuan hartuta, badirudi enpresaren jarduera nagusia errementari-lanak egitea eta itsasontzien propultsio mekanikoko sistemak konpontzea […]

Talleres Auxiliares Juaristi, S.A.

Laburpena: 1958. urtean Francisco Juaristi Arangurenek sortutako enpresa. Zortzi urtez jardun zuen lanean, eta itsas diesel motorren egile gisa nabarmendu zen. 1965. urtean itxi zuten enpresa. Historia: Jatorrizko enpresa, Construcciones Mecánicas Juaristi, S.A., Azkoitiko makina-erreminta arloko fabrikatzailea, 1941. urtean sortua, diesel motorren arloan sartu zen Yeregui Hermanos enpresaren bidez, Zumaian lantegia ezarri aurretik. Izan ere, Yeregui Hermanos […]

Carmelo Echave

Laburpena: Carmelo Echavek sortutako eta Industria Ordezkaritzak 1952ko ekainaren 4an baimendutako enpresa hau beste industria batzuetarako piezak mekanizatzeko asmoz sortu zen. Hala ere, hasi eta urte gutxira, motorrak egiten ere hasi zen. Zumaian sektore horrek garrantzi handia izan zuen arren, 1958an enpresa itxi, eta instalazioak Talleres Auxiliares Juaristi, S.A. izenekoari saldu zizkioten. Historia: Industria Ordezkaritzan jasota […]

Balenciaga y Compañía

Laburpena: 1919ko maiatzaren 4an sortua, makinak egiten eta konpontzen jarduteko oro har, eta itsas makinak eta arrantzarako baporeak bereziki. Sozietatea 1921eko otsailaren 11n disolbatu zen, sortu eta bi urtera, eta zehazki Balenciaga S.A. sortu eta lau egunera; enpresa horrek Balenciaga y Compañíaren jarduerarekin jarraitu zuen. Historia: 1919ko maiatzaren 4an, Zumaiako notario Fermín San Julián y […]

Askar

Laburpena: Enpresa Etxezarreta kalean sortu zuen Sangarréneko Baroia zen Jaime de Altarriba y Porcelek 1929. urtean. Denetarik ekoitzi zuten: itsas motorrak eta motor industrialak, motoponpak eta ekipo elektrogenoak, galdaketa-lanak, eta arrantzarako eta aisiarako itsasontziak. Baina enpresa honen produktu izarra Velázquez gasifikadorea izan zen. Depresio Handiaren garaiko urte gogorrei eutsi ondoren, 1935ean itxi zuten eta instalazioak […]

Yeregui Hermanos, S.A.

Laburpena: Yeregui Hermanos, S.A. Zumaiako enpresa garrantzitsuenetako bat eta Kantauriko kostaldeko itsas motorren fabrikante nagusietako bat izan zen. 1922. urtean ekin zioten jardunari, Severiano, Anastasio, Jesús, Ladislao eta Eusebio Yeregui Manterola (Yeregui y Compañía enpresakoak izandakoak) eta José Martín, apaiza, anaiek Yeregui Hermanos sozietate komanditarioa sortu zutenean. Denborarekin, lehendabizi itsasontzietarako eta industriarako eztanda-motorretan eta semi-diesel […]

Theme created by @julienrenaux