Laburpena: 1920 baino lehenagoko tailer mekanikoa, Javier Aizarnak eraikia, bere jabetzako lurretan. Arrangoletako zabalgunearen hasieran kokatua, arrapalaren aurrean. Bere jarduera errementaritza-lanekin eta itsasontzien propultsio mekanikoko sistemak muntatu eta konpontzearekin lotuta egon zen. Beste bazkide batzuekin batera sozietate komanditarioa eratu ondoren, 1920an, 1921ean formalizatu zuen bere funtzionamendua, eta 1923-1924 inguruan utzi zion jarduerari.

Historia:

Enpresako burua José Javier Aizarna Aizpitarte (1878-1965) zumaiarra izan zen, Gregorio Aizarna errementariaren eta Micaela Aizpitarteren semea. Eskuzko pilotako jokalari afizionatua zen, “Herrerito” ezizenaz ezaguna. Sei seme-alaba izan zituen bere lehen emaztearekin, Maria Alzibar Aizpuruarekin; eta hura hil zenean, Donostiara bizitzera joan eta Pilar Azularakin ezkondu zen.Javier Aizarna con 70 años Harekin beste bi seme-alaba izan zituen, eta bietan gazteena, Javier Aizarna Azula Gipuzkoako Diputatu Nagusia izan zen (1979-1983), bai eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Presidentea (1983-1987) eta Gipuzkoako Senataria ere, 1986ko ekainaren 22ko hauteskundeetan.

Enpresa honen jatorria 1920. urtearen aurreko urteetan dago, eta ziurrenik Gregorio Aizarnaren, Javier Aizarnaren aitaren, errementaritza-tailerraren jarraitzailea izan zen, 1889-1890 inguruan jada existitzen zena.[i]

Baina, 1920ko otsailaren 1ean, beste bazkide batzuekin batera, komandita-sozietate bat eratu zuten hitzarmen pribatu bidez, “Aizarna y Compañía” izeneko komandita-sozietatea, 1921Plano-ubicacion-Aizarna-y-Cia.-1922_2eko uztailaren 8an Fermin San Julian y Zozaya Zumaiako notarioaren aurrean formalizatu zena.

Sozietatearen helburua itsasontziak, haien makinak eta osagarriak eraikitzea eta konpontzea zen, bai eta mota guztietako makinak eta antzeko konponketa, objektu eta lanak egitea ere. Egoitza soziala Arrangoleta pasealekuan ezarri zen, A blokeko 2. orubean, bertan baitzeuden tailerrak, Eraso ontziolako pabiloi baten ondoan.[ii]

Kapital soziala 92.500 pezetakoa da, eta honAstilleros Eraso-1922_agosto y Plaza toros_Wako ekarpen hauek ditu: bazkide kolektibo gisa: Javier Aizarna industrialaria, 20.000 pezetakoa; Martin Aguinagalde industrialaria, 15.000 pezetakoa, eta Enrique Vallejo kontularia, 10.000 pezetakoa.

Bazkide komanditarioak: Julián Aizpurua, zurgina, 5.000 pezetarekin; José Bravo, trenbideko langilezaina, 5.000 pezetarekin; Agustín Urbieta, arotza, 5.000 pezetarekin; José Manuel Galarraga, arotza, 5.000 pezetarekin; Jose Mª Astigarraga, doitzailea, 6.500 pezetarekin; Andrés Egaña, doitzailea, 4.000 pezetarekin; José Antonio Arrizabalaga, arotza, 5.000 pezetarekin; Francisco Campos, arotza, 3.000 pezetarekin; Aquilino Eguilaz, tornularia, 2.000 pezetarekin; José Mª Amas, jornalaria, 3.000 pezetarekin, eta, eta Victoriano Olaizola, langilea, 4.000 pezetarekin.

Aipatutako ekarpenak sozietatea hitzarmen pribatu bidez eratzean gauzatu ziren, eta Javier Aizarnari zegokiona, bere jabetzako lursailaren eta haren gainean eraikitako tailerren balioa izan zen. Bazkide kolektiboei dagokie sozietatearen administrazioa eta kudeaketa.aizarna-plano-fachada

Enpresa ez da ageri 1923 eta 1924ko Gipuzkoako Batzorde Probintzialaren industria-ekoizpeneko fitxetan, eta beraz, pentsa daiteke ordurako itxita zegoela.

Bestalde, José Antonio Arrizabalagaren biloba batek dioenez, enpresaren amaiera txarra izan zen, bere aitonak zioenez, sozietatean jarri zuen diru guztia galdu baitzuen.

Ezaugarriak eta ekoizpena:

Kontratu pribatuz sozietatea eratu aurreko urteetan, Javier Aizarnak lurrun-makinekin lotutako lanak egiten zituen, 1906. urteko plano batzuek erakusten dutenez. Baina errementaritza bati zegozkion lanak ere egiten jarraitzen zuen, aitarengandik ikasitako ofizioagatik, hala nola atetzarrak, leihateak eta abar; izan ere, horrela ondoriozta daiteke bere senideek lagatako plano batzuetatik, besteak beste, 1916ko atetzar batena.aizarna-plano-cojinete

Helburu sozialean itsasontzien eraikuntza agertzen bada ere, lortutako informazioa eta datuen arabera, ez dago jasota jarduera hori egin zutenik, eta aipatutako planoetako bat “Pepita” izeneko itsasontzi batena bada ere, jarduera nagusia ontziolen eta lurrun-makinen fabrikatzaileen tailer laguntzaile gisa jardutea izan zela uste dugu.

Hori ondorioztatzen da Gipuzkoako ontziola garaikideen historiari buruzko lan batetik., (…) egurrezko kroskoak egiten zituzten ontziolek lurrun-makinak fabrikatzeari ekin zioten 1910. urte inguruan. Andonaeguik, Erasok eta Aseguinolazak beren galdaragintza eta mekanikako lantegiak sortu zituzten, eta horietatik irteten ziren lurrun-makinak aldizka konpontzen ziren ontziola horietan eta inguruan sortu ziren lantegietan.pepita_aizarna_2-copia Horrela sortu ziren zenbait enpresa: Aizarna y Cía. Zumaian, eta Torrea y Vergara, José Antonio Lasa eta Julio Ciganda, Pasaian.[iii]

Javier Aizarnaren biloba batek gogoan du osaba Jesusek, Javierren seme batek, esaten ziola “motorrak jartzen zizkietela arrantza-ontziei eta itsasora ateratzen zirela probatzera”. Javier Aizarnaren familiartekoek emandako plano batzuek baieztatzen dute nolabait, lurrun-makinekin lotutako industria-jarduera izan zuela enpresak. Izan ere, birabarki bat, biela bat, kojinete-etxe bat, engranaje bat eta segurtasun-balbula bat ageri dira.

Anekdota moduan, gogoratzen du bilobak, baita ere, bere osabari entzuna “lantegiaren teilatura igotzen zirela sirena eskuz jotzera, lanaldiaren hasieran eta amaieran”.aizarna-plano-valvula

Udalari naiz erosita edo errentan hartutako lursailak zituzten, Arrangoletako zabalgunean. Arbustaingo arranplaren parean izan zuten tailerra, 1922ko zonaldeko plano baten arabera.[iv] 1920ko ekainaren 23an, Javier Aizarnak sinatutako idazki batean[v] eskatzen zaio Udalari, zabalguneko H etxadiko 8 eta 9 orubeak erostea edo alokatzea, eta 1922ko otsailaren 17an Udalari zuzendutako beste idazki batean, berriz, aurreko urteko maiatzean errentan hartutako 600 m2ko orube baten alokairua amaitutzat ematea eskatzen du.[vi]

Udaleko barne-ohar batean, Aizarna y Compañía enpresak Arrangoletako zabalgunean zeuzkan lursailen deskripzioa ageri da:Javier-Aizarna-1951-Foto-Uruena-Donostia

  • A etxadiko 2 zenbakidun orubea, erosia, 280,60 m2-koa (244 m2 eraikitzeko eta 56,60 m2 lorategirako).
  • Teilapean daukan lantegiaren ondoko lursailak alokatuta dauzka sei urterako.
  • Gainera, Querejeta y Compañía enpresaren lantegien ondoko beste lursail batzuk ere alokatuta dauzka, bi urterako; hurrengo maiatzera arte, hain zuzen ere.

[i] ZAH, Sig. 112.01

[ii] GPAH24517_A_056600r

[iii] Zurbano, J.G. (1998): “Una aproximación a la historia de los astilleros guipuzcoanos en la época contemporánea (1780-1980)” Itsas memoria. Untzi Museoa-Donostia.

[iv] ZAH, Sig. 338.17

[v] ZAH, Sig. 879.37.

[vi] ZAH, Sig. 325.08.