Esteban Aranguren y Compañía

Laburpena: Niceto Aranguren Iturbek, 1887an, Narrondo auzoan “San José” zementu fabrika eraiki aurretik, Duque de Granadaren Iraetako fabrika ustiatu zuen, errendamentuan hartuta. Niceto hil ondoren, bere seme-alabetako hiruen artean Esteban Aranguren y Cia. elkarte kolektiboa osatu zuten 1892. urtean. Lantegia, lignito meategiekin batera, José Luis Echaide Olascoaga eta Félix Zufiria Irastorzari saldua izan zen 1903an. 1907 aldera eten zen fabrikaren […]

José Agustín Arbillaga

Laburpena: Nahiz eta José Agustin Arbillagaren juteraren edo zaku fabrikaren iharduera aukeratutako lau arloekin zuzenean bat ez datorren, interesgarria iruditu zaigu zementugintzaren arloan sartzea, zaku hornitzaile bezala sektore honekin daukan harreman zuzenagatik eta Zumaiako hiribilduaren inguruan kokatu zen maila bateko lehen lantegia izan zelako. 1899an jarri ziren instalazioak martxan eta 1919ra arte mantendu zuen ehungintza […]

Olaizola y Compañía

Laburpena: Oikiako zementu fabrika honen sorrera 1850-1855 artean kokatzen da, Conde de Villafrancaren Igartzako ola zaharrean. Garchotenea y Compañía, Pedro Olave y Compañía, eta Olaizola y Compañía, izan ziren hirurogei urtean lantegia ustiatu zuten elkarte nagusienak. Fabrikaren jarduera, seguru asko, 1915. urtearen inguruan amaitzen da.  Historia: Cándido Gaytan de Ayala y Areyzaga, Conde de Villafrancaren […]

Cementos Zumaya y Electricidad, S.A.

Laburpena: 1880. urtean eratzen da Echeverria, Echave y Compañía, sozietate komanditarioa, lau bazkideen artean, zementu hidraulikoa egin eta saltzeko, Auspandegi izeneko lekuan, Zestoako udalerrian. Bost urte beranduago fabrika berri bat eraikitzea erabakitzen dute Txiribogan, bazkide berriei sarrera emanez  Echeverria y Compañía, sortuz, geroago Echeverria Castillo y Compañía, bihurtzeko. Corta y Compañíaren Iraetako lantegia erosi ondoren Cementos […]

Corta y Compañía

Laburpena: Zementu fabrika hau Gipuzkoako lehen zementu fabrika izan zen. 1846an, Zestoako José Leonardo Cortak, Debako Manuel Linazasorok, eta Jose María Zubimendik, sortu zuten José L. Corta y Compañía, kare hidrauliko arrunta egiteko elkartea. Iraeta eta Zestoako Lili oletan ehotzen hasi ziren Ibañarrietako harrobian atera eta ondoko Agote auzoan eta Iraetan eraiki zituzten labeetan kaltzinatutako […]

Sansinenea e Hijos

Laburpena: “Nuestra Señora de los Dolores” lantegia, Eusebio Gurruchaga Chaparteguik eraikia, 1858-59an, gaur egun Arroa Behea deitzen zaion lekuan, lehendabiziko zementera modernoa bezala jotzen da, eta horren adierazle da garai hartako aditu eta komunikabideen artean sortu zuen jakin-mina. XIX. mendearen azken aldera Echeverria y Sansinenea elkarteak erosi zuen, eta geroztik Sansinenea e Hijos izenarekin jarraitu zuen, 1930. urtean […]

Cementos Alberdi, S.A.

Laburpena: 1900. urtean Urretxuko Gracian Alberdi Arangurenek “La Carmen” izeneko zementu fabrika ezarri zuen Arroa Behean. Geroago, fabrikaren jabegoa bere seme Juan Alberdi Garciarengana pasa zen. 1936. urtean Joaquin Bau eta Ramón de Caso Suarez, Gracian Alberdiren, izen bereko bilobaren bazkide bihurtu ziren eta bi urte beranduago elkarteak A.B.C. S.A. izena jaso zuen. 1950ean, Alberdik […]

Cementos Uriarte, Corta y Zubimendi, S.A.

Laburpena: 1885. urtean, Juan Bautista Uriarte Gazteluzarrek, zementu fabrika berri bat eraiki zuen Beduan, Uriartetarren terrenotan. 1895an sozietate komanditario bezala eratu zen Uriarte, Zubimendi y Cía. izenarekin, geroago Cementos Uriarte y Zubimendi, S.A. bihurtzeko. 1946. urtean Corta y Compañía, S.L. fabrikarekin fusionatu eta Cementos Uriarte, Corta y Zubimendi S.A. elkartea sortu zuten. 1954an Agoteko fabrika itxi […]

Cementos de Zumaya, S.A.

Laburpena: Elkarlan ekimen ezberdinak eman ziren Urola Beheko zementu egileen artean, bai merkatuko eskaera konkretuei erantzuteko bai irispide luzeagoko ekintzetarako. Horrela, 1888an sortu zuten Sindicato de Cementos rápidos de Zumaya, 1915an birsortua izango zena, eta azkenik Cementos de Zumaya, S.A. 1922an, garai bakoitzeko ia zementugile guztiak elkartu zituztelarik. Lankidetza ekimenak Zumaian eta inguruan zementu naturala egiten zuten fabrikak, negozioaren garapenean […]

Gurruchaga, López y Compañía

Laburpena: Pedro Gurruchaga Uriarte, beste bazkide batzuekin batera, 1893an jarri zuen martxan “La Zumayana” izeneko zementu fabrika; Narrondo auzoko “Baiona” baserriaren lursailetan eraikia. 1903an, Pedro hil ondoren, Gurruchaga, Lopez y Compañía, sozietate kolektiboa, sortu zuten bazkide berriak sartuaz. 1907. urtean itxi zen fabrika. Historia: Pedro Gurruchagak, Eusebio Gurruchagaren semeak, Narrondo auzoko Baiona baserriaren 7.780 m2-ko lursaila […]

© 2017 ZIIZ Eskubide guztiak erreserbatuta. | Powered by WordPress
Theme created by @julienrenaux