Sociedad de Construcciones Navales de Hormigón Armado

Laburpena: 1918. urtearen hasieran, Carmelo Castrillo Olavarria bilbotarra, Sociedad de Estudios y Construcciones de Ingeniería (Valhonrat Castrillo y Cía.) S.C.L. sozietateko bazkidea, Zumaiako Udalarekin harremanetan jarri zen, Arrangoletako zabalgunean 8.000 m2-ko lursail bat erosteko, hormigoi armatuzko itsasontziak egiteko ontziola bat ezartzeko asmoz. Hormigoi armatuzko itsasontziak egiteko ekimena ahalegin hutsean geratu zen Zumaian. Izan ere, 1919ko […]

Jose Maria Egaña

Laburpena: 1941ean Julián Aizpurua Aramendik, José María Egaña Epeldek eta Ángel Aperribay Gomezek sortutako ontziola, egurrezko kroskoak egiten jardun zuena, batik bat. Enpresaren jarduera 1985ean eten zen eta ezaugarri horiek zituen Zumaiako azken ontziola izan zen. Historia: Julián Aizpurua Aramendik (Zumaia, 1892), José María Egaña Epeldek (Zumaia, 1893-1978) eta Ángel Aperribay Gomezek (Zumaia, 1893-1971), beren […]

La Constructora Metálica, S.L.

Laburpena: Sozietatea Carmelo Unanuek eta Balenciaga S.A.k osatuta eratu zen 1929ko maiatzaren 14an, helburu soziala mota guztietako txapazko itsasontziak eta garraiorako gabarrak, ura bideratzeko hodiak, armadura eta zutoin metalikoak, petrolio-ontzietarako deposituak, zubiak eta bestelako eraikuntza metalikoak egitea izanik. Sozietateak ez zuen luzaro iraun, era guztietako eragozpenak izan zituen eta. Historia: Txapazko itsasontzien fabrikazioa bultzatzeko asmoz, 1929ko […]

Galarraga y Urbieta, S.R.C.

Laburpena: Ontziola hau 1934an Etxezarreta kalean sortu bazen ere, Beduako Astilleroa izenez ezagutzen zen, han egon zelako bere historiaren bigarren etapan. Egurrezko itsasontziak egiten zituzten, eta gerraosteko egurrezko kroskoen fabrikatzaile nagusietakoa izatera iritsi zen. 1974an eten zuten jarduera, azken arrantza-ontzia uretaratu zutenean. Historia: Ontziola hori, Beduako Astilleroa izenez ezagutzen zen, han egon zelako bere historiaren […]

Arrizabalaga y Olasagasti, S.R.C.

Laburpena: Arrizabalaga y Olasagasti ontziola, Beduakoarekin batera, egurrezko kroskodun itsasontziak eraiki zituzten Zumaiako ontziola nagusiak izan ziren. Enpresa honek 1925ean ekin zion jarduerari Arrangoletan, lehenago Eraso S.A.-renak izan ziren instalazioetan, baina 1930ean handik alde egin eta Flores baserriaren lursailetan ezarri ziren. 1937ko abenduaren 27an eratu zen Arrizabalaga y Olasagasti, S.L. izenarekin, eta Arrizabalaga y Olasagasti, […]

Irureta y Esnal

Laburpena: José Angel Irureta Urbieta, 16 edo 17 urte zituenerako ageri zen arotz bezala, 1895-1896ko Udaleko industria zerrendan. 1906an, berriz, José Ángel Irureta y Compañía bezala, eta 1907 Irureta hermanos y Compañía, sozietate komanditarioa eratzen du bere anai Vicente eta Pedro Olaizola Echaverekin. Lekuz ere aldatzen joan zen, San Telmo kaletik Etxezarreta kalera pasatuz, 1919 inguruan […]

Domingo Arambarri

Laburpena: Domingo Arambarrik zuzendutako Zumaiako ontziolari buruzko datu gutxi daude. 1906ko industria-zergaren zentsuan arotz gisa ageri bazen ere, seguruenik geroago hasi zen itsasontziak egiten. 1916an baja eman zuen. Historia: Naiz eta ontziola honi buruzko datu askorik ez dagoen, bere jabearen batzuk ezagutu ditugu. Domingo Antonio María Arambarri Barruetabeña, José Maria Arambarri eta María Francisca Barruetabeñaren […]

Alberdi y Compañía

Laburpena: Alberdi y Compañía egurrezko kroskoak egiten zituen ontziola garrantzitsua izan zen, batik bat XX. mendeko lehen bi hamarkadetan. Julian eta Acisclo Alberdi Echezarreta anaien ontziolari buruzko lehen berriak 1910ekoak dira. 20ko hamarkadaren amaieran eten zen ontziolaren jarduera. Historia: Alberdi y Compañía enpresako bazkideak Julian eta Acisclo Alberdi Echezarreta anaiak izan ziren, Txulo ezizenez ezagunak, Zumaian […]

Pedro Alberdi

Laburpena: Pedro Alberdi itsasontzi berriak egiten aritu zen, bai eta kalafetatze-lanetan ere. Zumaiako ontzigintza garaikideko aitzindarietako bat izan zen. Bere ontziolak Arrangoleta eta Iturtxo eremuetan izan zituen kokaguneak, eta gutxienez 1883tik 1908an zendu zen bitartean aritu zen ontzigintza lanetan. Bere oinordekoek eman zioten amaiera burutu gabe utzi zituen eskariei, 1910ean. Historia: Pedro José Alberdi Aguirrezabalaga, Getarian […]

Ajuria, Yeregui y Compañía

Laburpena: 1918. eta 1919. urteen artean jarduerari ekin zion itsasontzigintzako enpresa. Egurrezko itsasontziak egin zituen eta dike lehorra edo karenatzeko dikea zeukan. Ontziola horretan egin zuten Nati pailebota, bukaera dramatikoa izan zuena. Historia: Naiz eta oso urria den zumaiarren artean ontziola honen ezagutza, eta bizitza laburra izan bazuen ere, bere jardunari buruzko erreferentzia ugari azaldu dira. […]

© 2017 ZIIZ Eskubide guztiak erreserbatuta. | Powered by WordPress
Theme created by @julienrenaux