Ajuria, Yeregui y Compañía

Laburpena: Ontzigintzako enpresa hau 1918an sortu zuten sei bazkidek, tartean José Ajuria, Calixto Yeregui, Angel Galardi eta José Agustín Arbillaga, XX. mendearen lehen erdian Zumaiako industrializazioan garrantzitsuak izan ziren pertsonak. Egurrezko itsasontziak egiten zituen ontziola honek eta dike lehor bat edukitzearen berezitasuna zuen. Bizitza laburra izan zuen Urolako trenbidea portura iristeagatik. Bere harmailetan “Nati” pailebota […]

Astilleros Eraso, S.A.

Laburpena: 1902. urtean, Salamanca y Eraso y Compañía elkartea eratu zen, eta Arbillagaren galdategia errentan hartu zuten. Hurrengo urtean Eraso y Compañia, Sociedad Mercantil Colectiva sortu zen. Hasieran, enpresak galdategiko lanak eta ekipo mekanikoak garatzeari ekin zion. 1907an Eraso y Compañía, Sociedad Comanditarian bihurtu zen eta itsasontzigintzara bideratu zuen bere jarduera, lurrun-galdarak eta -makinak egin zituzten, […]

Francisco Querejeta e Hijos

Laburpena: Francisco Querejeta e Hijos izan zen XX. mendeko bigarren hamarkadako Zumaiako ontziola garrantzitsuenetako bat. Arrangoletako harmailetan, garai hartako itsasontzirik handienak uretaratu zituzten. Francisco Querejeta, Azpeitiako Aratz-erreka auzokoa zen, eta Zumaian garatu zuen industria jarduera 1898. urtetik 1920ra arte luzatu zen. Urte horretan sortu zuten, Carmelo Loinazekin batera, Danok-bat elkartea. Bi urte geroago desegin zuten […]

Theme created by @julienrenaux