Aurrekariak eta lehenengo urratsak

Zementu naturala, kare hidraulikoa bezala ere ezagutzen zena, hortik dator euskaraz erabiltzen zen “hiraulika” izena, XIX. mendearen bigarren erdian Urola Beheko produktu izarra zen, Zestoa eta Zumaiako udalerrietan kokatu zen zementugintza industria indartsu baten sorrera ahalbidetuaz. Ospe haundia lortu zuen, baita nazioartean ere, bereziki lan hidraulikoetarako zituen ezaugarri bikainengatik. “Cemento Zumaya” bezala ezagutua izan zen.

Honela zioen, 1908an, ‘Ingeniería’ aldizkarian, “La industria del cemento en Zumaya” artikuluan 1838. Urtearen inguruan hasi zen zementugintza Zumaian, lehen gerra karlistaren garaian, Ibañarrietako harria eta Ertxiña mendiko lignitoa lehengai gisa erabiliz”.ibanarrietako-harrobiaren-aztarnakw Ordurako, fanderia bihurtuta zegoen, Iraetako olara lanera etorritako ingelesak ohartu ziren Ibañarrietako harrobien kalitateaz, eta bertako lagun batzuk animatu zituzten frogak egitera: harriak kare labetan erre eta gero oletan ehotzera.

Geología erabakigarria izan zen, beraz, Zumaia inguruko zementugintzaren sorreran. “Zementu horiek egiteko oinarrizko bi lehengai behar dira: tuparriak eta ikatzak. Bi motatako meategien hurbiltasuna eta irisgarritasuna beharrezkoak ziren, kontuan izanik garai hartan garraiorako ziren zailtasunak.”

“Urola Beheko geología dominantea itsas-kretazikoko kare buztintsuak, margokareak eta tuparriak osatuta dago, gehienbat. Material guzti horiek, zementugintzarako eskaera haundia izan zuten”.uriarte-y-zubimendi-1932_plano-minas-zestoako-uah-2m

Bai Ibañarrietako tuparria, baita Ertxina mendiko lignitoaren berizitasunak eta ezaugarriak oso ondo azterturik daude, Cementos Uriarte Zubimendi, S.A.ko gerentea izan zen Laureano Aspiazu Jausoro, ingeniariak, kare hidrauliko eta zementuei, bereziki Beduako lantegikoari, buruz egin zuen lan bikainean.

Hasiera batean, burdinola zaharren azpiegiturak aprobetxatu ziren zementua egiteko. “1846ko maiatzaren 26an, Esteban Linazasorok, aspaldian geldirik zegoen Alzolaras beheko ola zaharra eskatu eta bederatzi urtetarako hartzen du, olaren parean zegoen burdin-zaina galdatzeko labean egositako kare hidraulikoa birrintzeko, eta bere kontura egin ditzazken beste batzuk ere.bekola-inaki-caperochipi-5 Agiri horretan bertan, karea hauts egiteko beharrezko gurpilak eta bestelako tresnak bere kontura egiteko konpromisoa hartzen du”.

Horretarako, tuparria olara garraiatzen zen, eta aipaturiko labean kaltzinatu ondoren, palaz baliatuz, 1,5 metro diámetro inguruko errota-harri haundi batzuen azpira jaurtitzen zen, horiek harrizko azalera zabal baten gainean biratzen zuten bitartean zapaldu, xehatu eta hauts bihurtzen zutelarik. Azkenik, horrela lortutako zementua, eskuz, galbahetan pasa ondoren egurrezko barriketan eta zakutan ontziratzen zen. Uraren energiak eragindako rodeteak jirarazten zituen errota-harriak.

“Iraetako burdinolan ere 1850 baino lehenago kare hidraulikoa egiten zen bertako tresneria lanbide berri honetarako aprobetxatuz.”

Jardueraren bilakaera eta hazkundea

Zumaia eta inguruko zementu lantegien sorreran eta eraikuntzan bi etapa bereiztu ditzazkegu:

Lehenengo etapa

Hasierako zementu fabrikak margak eta lignitoa erretzeko labeak besterik ez ziren, inguruko oletara eramaten baitzituzten ehotzera, lehen esan dugun bezala. Horregatik, fabrikak harrobitik ahalik eta gertuen eraikitzea erabaki zuten, hau da Ibañarrieta-Agote inguruan, baina bazen Oikian eraiki zuena ere:

  • Corta y Compañia.-ren “Santa Cruz”, Agoten.
  • Eusebio Gurruchaga-ren “Nuestra Señora de los Dolores”, Arroa Behean.
  • Olaizola y Compañía-ren “Oiquina” (Conde Villafrancaren fabrika), Oikian.

1846a zen horrelako prozesua maila handian egiteko ezagutzen dugun lehendabiziko elkartea sortu zenean. Corta, Linazasoro eta Zubimendi zuen izena, eta Ibañarrietan zeuden harrobitik marga edo tuparria atera, Aizarnatik ekarritako lignitoarekin nahastu eta Agoten bertan eraikitako labeetan erretzen zituzten.Corta y Cia-1846_Encabezamiento escritura
Gero Iraetako eta Liliko oletara eramaten zituzten ehotzera. Azkenik, hautsa galbahetik eskuz pasatu behar zen, txikitzen ez ziren harri zatiak kentzeko eta hautsaren berdintasuna bermatzeko.

Urte berean, 1846an, Nicolas Gurruchagak, Eusebioren aitak, José Domingo Etxaide zestoarrak eta Esteban Linazisoro iraetarrak, Lino Uriarteri Ibañarrietako kare harriko harrobiak alokatu zizkioten. Badirudi modu industrialean zementua fabrikatzeko lehengaiaren bila zebiltzala, Nicolas Gurruchaga Agoteko “Guardia” baserrian erretzeko labeak eraikitzen hasi zelako1849an.

Kare hidraulikoa arrakastatsua suertatu zen bere berezitasunengatik, batik bat azkar fraguatu edo gogortzekoa zuenagatik, eta herrilan ugaritan erabiltzen hasi zen, portuetan eta itsas ertzekoetan bereziki, itsasoko urarekin aldaezina zelako. Horregatik, merezi izan zuen Sustapen Ministerioak sartzea bere “Lan ofizialetako aglomeratu hidraulikoen harrerarako baldintza orokorren agirian”: “Zumaiako zementua edo Zumaia soilik, deitzen zaio tuparriak kaltzinatuta lortzen den gogortze azkarreko zementu naturalari,nuestra-senora-de-los-dolores-tarjeta materialen eransketarik gabe nahiz gordinean nahiz hotzean, eta Zumaiako eskualdeko zementu lantegietan egiten direnen antzekoak.“

Nahiz eta hasieran, bananduak zeunden egosketa eta ehotze lanak, pixkanaka, produkzioaren bi faseak eremu batean elkartzeko joera nagusitu zen; horri deituko diogu benetako zementu fabrika modernoa: labeak eta ehotzeko errotak toki berean biltzen duen lantokiari. Urrats hori egiten lehena Eusebio Gurruchaga izan zen, Arroa Behean “Nuestra Señora de los Dolores” fabrika eraiki zuenean, 1858an.

Bigarrengo etapa

Uriarte y Zubimendi-1919_Escrito de Carlos Uriarte2.jpgGurruchagaren arrakasta ikusiaz, bere ereduan oinarritutako fabriken eraikuntza zabaldu zen, eta esan genezake bigarren etapa bat zabaldu zela. Horrela, XIX. mendearen azken aldera eraiki ziren ondorengo lantegiak:

  • Uriarte Zubimendi y Cía-ren “Bedua”, Bedua auzoan.
  •  Niceto Aranguren-en “San José”, Narrondon.
  • Echeverria, Echave y Cia.-ren “Ventura y Concepción”, Txiribogan.
  • Pedro Gurruchga-ren “La Zumayana”, Narrondon.
  • Gracián Alberdi-ren, “La Carmen” Arroa Behean.

Handia izan zen Urola beheko zementu naturalak lortu zuen prestigioa “Portland zementuarekin gertatu zen modu berean,gurruchaga-lopez-y-cia-1903_membrete “Zumaya” deitura iritsiko zen, batzuetan, Gipuzkoako probintzian egiten zen zementu natural guztia barne hartzera, kalitate haundiaren sinónimo bilakatuz (horrela nabarmentzen da espresuki, XX. mendea ondo sartu arte burutu ziren obretako baldintza ageri ugarietan).”

XIX. mendearen hasiera aldera izan zen Urola Beheko zementu natural edo kare hidraulikoaren ekoizpenaren unerik gorena, Zumaiako portuan ontziratutako zementuaren datuak adierazten dutenez:

URTEA

IRTENDAKO ITSASONTZIAK

EXPORTATUTAKO TONAK

Atzerrira

Kabotajekoak

TOTAL

Atzerrira

Kabotajekoak

TOTAL

1897

29

789

818

3.052

39.329

42.381

1898

32

815

847

3.384

44.454

47.838

1899

22

877

899

2.626

52.187

54.813

1900

19

749

769

1.718

50.941

52.659

1901

14

828

842

1.170

56.044

57.214

1902

13

776

789

1.013

55.009

56.022

1903

18

600

618

1.385

47.976

49.361

1904

23

589

612

1.470

42.341

43.811

1905

20

514

534

1.835

39.536

41.371

1906

16

461

477

1.346

40.893

42.239

1907

10

452

462

818

41.441

42.259

juan-alberdi-fca-la-car_archivo-general-de-gipuzkoa2Datu horiek kontuan izanik, Urola Beheko zementu naturalaren ekoizpen-kopuru maximoa, 68.000 eta 70.000 tona artean balioztatu daiteke, 1901an. Ondorengo urteetan, 50.000 eta 58.000 tona artean mantendu zen 1914ra bitartean eta gero, portland motako zementuaren gorakadaren aurrean, pixkanak beheruntz egin zuen, 1934 eta 1935eko 18.000 eta 21.000 tona arte, hurrenez hurren.

Krisialdia eta gainbeherada

  • 1907an bi fabrika itxi zituzten: Narrondoko “La Zumayana”, Gurruchaga, López y Compañíarena, eta “S. José”, Arangurentarrena. Eta 1915 inguruan, Okiako Olaizola y Compañíarena, portlandaren konpetentziari aurre egin ezinik seguru asko eta produkzio txikia zutelako.
  • 1929-30eko krisiak Sansinenea e hijos fabrika historikoaren itxiera ekarri zuen. Orokorrean, 30eko hamarkadan, fabrika guztiak urte txarrak pasa zituzten, Cementos de Zumaya, S.A.ren datuetan ikus daitekeen bezala. Egoera horrek bultzata, 1933/34. urtean, Juan Alberdiren izenean, Arroa Behean zegoen fabrikan Portland motako zementua egiten hasi ziren. Gerra Zibila hasi baino lehenago, 1936ko maiatzean, produkzioa etetera behartuta egon ziren zementua saldu ezin zelako eta biltegiak beteta zeuzkatelako. 1928tik aurrera produkzioa urtetik urtera jaisten ari zen, eta 1935ean 1928. urtearekin alderatuta, erdia produzitu zuten.
  • Gerra Zibilaren ondoren Zumaia inguruko zementu fabriken berrantolaketa hasi zen: 40ko hamarkadan, Agotek eta Beduak bat egin zuten eta 50eko hamarkadan, Agote itxi eta Rezolak Alberdiren akzioak erosi zituen. Orokorrean, Gerra Zibila bukatu ondorengo urtean onak izan baziren ere, Espainiako estatuan zeuden baliabideekin (autarkia famatua) gerrak suntsitutakoa berreraiki behar zelako, uneko berpiztea besterik ez zen izan, porlan erako zementuaren konpetentzia gaindiezina zelako.
  • 70eko hamarkadak fabrikatzaile handientzat bakarrik utzi zuen tokia: Bedua 1972an itxi zuten eta 1975ean Rezolak “Alberdi” absorbitu zuen.
  • Zementu fabriken behin betiko desagerpena 1999an izan zen, Rezolak Arroako fabrika itxi zuenean.

fabrica-de-cemento-pintura-de-nartxis-balenciaga-arroaw

Oharrak
1. “Ingenieria” aldizkaria. Año IV numero 126, Madrid 1908-09-30: “La Industria del cemento en Zumaya”, 317. orrialdea.
2. M.J. Varas, M. Álvarez de Buergo, R. Fort (2007): Piedras artificiales: morteros y hormigones. El cemento como máximo representante de estos materiales de construcción
3. Aspiazu Jausoro, L. (1924): Cementos Uriarte Zubimendi, S.A., “Inalterables por las aguas del mar y las selenitosas”.
4. Izaga J.M, Urdangarin C.: Lanbide tradizionalak. GNet/gipuzkoa.net.
5. Izaga J.M, Urdangarin C.: Lanbide tradizionalak. GNet/gipuzkoa.net.
6. La Gaceta de Madrid, 07.03.1930.
7. Burgos Núñez, A. (2009):Los orígenes del hormigón armado en España. Ministerio de Fomento, CEDEX-CEHOPU, 231 orrialdea.
8. “Ingenieria” aldizkaria, Madrid 1908-09-30, 329. orrialdea
9. 1903tik 1916ra arteko Meatze-estatistikak.
10. ZAH, Sig. 355.03.
“Ingenieria” aldizkaria. Año IV numero 126, Madrid 1908-09-30: “La Industria del cemento en Zumaya”, 317. orrialdea.
M.J. Varas, M. Álvarez de Buergo, R. Fort (2007): Piedras artificiales: morteros y hormigones. El cemento como máximo representante de estos materiales de construcción
Aspiazu Jausoro, L. (1924): Cementos Uriarte Zubimendi, S.A., “Inalterables por las aguas del mar y las selenitosas”.
Izaga J.M, Urdangarin C.: Lanbide tradizionalak. GNet/gipuzkoa.net.
Izaga J.M, Urdangarin C.: Lanbide tradizionalak. GNet/gipuzkoa.net.
La Gaceta de Madrid, 07.03.1930.
Burgos Núñez, A. (2009):Los orígenes del hormigón armado en España. Ministerio de Fomento, CEDEX-CEHOPU, 231 orrialdea.
“Ingenieria” aldizkaria, Madrid 1908-09-30, 329. orrialdea
1903tik 1916ra arteko Meatze-estatistikak.
ZAH, Sig. 355.03.
© 2017 ZIIZ Eskubide guztiak erreserbatuta. | Powered by WordPress
Theme created by @julienrenaux