Laburpena: Francisco Querejeta e Hijos izan zen XX. mendeko bigarren hamarkadako Zumaiako ontziola garrantzitsuenetako bat. Arrangoletako harmailetan, garai hartako itsasontzirik handienak uretaratu zituzten. Francisco Querejeta,  Azpeitiako Aratz-erreka auzokoa zen, eta Zumaian garatu zuen industria jarduera 1898. urtetik 1920ra arte luzatu zen. Bere semeak jarraipena eman zioten, lehenik altzarigintzan eta gero ontzigintzan.

Historia: José Francisco Querejeta Querejeta, Azpeitiako Aratz-erreka auzoan jaio zen 1866an eta Zumaian ezkondu zen Petra Egaña Martijarekin. Enpresari buruzko lehen aipamena 1897-98ko Zumaiako industria erroldan ageri da, arotz bezala, baina geroago Francisco Querejeta e Hijos bezala ere agertzen zen.

querejeta-1918_-arriendo-terrenos-arrangoleta

Querejeta e Hijos ontziola XX. mendeko bigarren hamarkadako Zumaiako ontziola nagusienetako bat izan zen, Eraso y Compañía enpresaren Astilleros del Urolarekin batera. Arrangoletako harmailetan, garai hartako itsasontzirik handienak uretaratu zituzten. Gipuzkoako 1920ko Matrikula Industrialean, bajen atalean Francisco Querejeta e Hijos enpresarena ageri zen.

Ondorengo urteetan, badirudi Querejetatarren ontzigintzako jarduera bigarren maila batera alboratu zutela, eta Franciscoren ondorengoek altzarigintzan aritu zirela. Lehenengo, 1920an Arrangoletan jarri zen Loinaz y Compañía altzari lantegian; hori ondorioztatu bai daiteke 1922ko agiri batetik, bertan Segundo Querejetak, Franciscoren semeak, sinatzen baitu Carmelo Loinazeren aginduz. Eta gero, 1923tik aurrera, ziurrenik Loinaz y Compañíaren jarraitzaile moduan, María Alcorta de Querejeta, Segundoren emaztea jabe bezala azaltzen zen altzari lantegian.  .

1928tik 1933ra, Querejetatarren ontziola, lehenengo Balenciaga, S.A.-k eta gero La Constructora Metálica, S.L.-k erabili zuten. Gerra zibilaren ondoren, Segundo Querejetak,segundo-querejeta-1941_permiso-apertura Franciscoren semeak, ontziola martxan jarri zuen berriro, eta horretarako, 1941ko martxoaren 14an lantegia irekitzeko baimena eskatu zion Udalari. Baina, naiz eta lortu zuen, jarduera eten behar izan zuen, ontzi gutxi batzuk egin eta gero, auzokoen eta alboko lursailen jabeen kexuen ondorioz, Udalak emandako baimena kendu zionean.

Ezaugarriak eta ekoizpena: 1911. urtean, ontziola horretan hamalau belaontzi egin zituzten, 27,36 tona guztira. 1915eko irailean, Arrangoletako zabalgunean ontziolaren instalazioak prestatzen ari zirenean, baimena eskatu zuten 200 m3lohi ateratzeko eta Arbustaingo paduran botatzeko. Bi urte geroago Udalari zuzendu zitzaion Parolbidearen egoera txarra konpondu zezan eskatzeko, hori zela eta ontziolara iristeko zailtasunak zituelako.

1917an, lur gehiago hartu zituzten errentan, zabalguneko E etxaldiko 1 eta 6 orubeak eta D etxadiko 2, 3, 4, 5 eta 6 lursailak. Baina, geroxeago, urte horren maiatzean lursail gehiagoren beharrean zirela eta ontzi gehiagoren eskaerei erantzuteko. “(…) tamaina dexenteko bi ontzi egiteko eskaerengatik “(…) Querejetatarrek Udalari eskaera zuzendu ziotenPlano terrenos Arrangoleta, 1922 “(…) bi urterako eta alokairuan, behar adinako lursaila emateko Arrangoletako betelanean, Vicente Larrinagaren txaletaren aurrea eta hiltegiaren arteko eremuan (…)”. Udalak baimena ematea onartzen du “(…) herriko industriari erraztasunak emateko helburuarekin”, baina ez eskatutako lursailak, zeren eta “tarte horretako lursail horiek salgai izango direlako” baizik eta “José Agustín Arbillagaren Fuindizioa deitzen zaion txabolatik gertukoak” eta Querejetarrei eskatzen zaie zehaztu dezatela “alokatu nahi duten azalera bere planoarekin batera”. Azkenik, 1917ko ekainaren 8an, Udalbatzak ikusirik Querejetak egin nahi dituen lanak 1.380 m2 hartzen dituztela, “m2ko 14,50 zentimo kobratzea” erabaki zuen.

Geroago, Franscisco Querejetak eta bere seme José Manuel eta Segundok, enkante publikoan hartu zuten, elkarrekin, 2.539,11 m2ko lursaila (C etxadiko 6 orubea, D etxadi osoa eta E etxadiko 1, 2, 6 eta 7 orubeak), 18.851,07 pezetatan, eta 1918ko abenduaren 31an,eskrituratu zuten salmenta, Fermín San Julian, Zumaiako notarioaren aurrean.

1918. urtean lan asko egin zen Querejetaren ontziolan. Martxoaren 14an, Ramón Echevarria bilbotar armadorearen enkarguz egindako Ramonchuquerejeta belaontzia uretaratu zuten, 475 tonakoa, 33 metro luze, 8,25 zabal eta 4,25 metroko garaierakoa; Ramón Echevarria, “El Noticiero Bilbaino” egunkariaren zuzendaria zen. “Gipuzkoan gaurdaino egindako ontzirik handiena da”, zioen egunkari hartako kronikak. Pailebote moduan tresnatua edo prestatua izango zen hiru mastekin, eta “Zumaiako Yeregui y Compañía etxe famatuan egindako eta gasolina, bentzola, petrolioa edo alkoholarekin berdin funtzionatzen duten sei zilindroko, lau aldiko eta 50 ZPko bi motorrekin”. Baita ere zioen, herri-agintariek izan zirela uretaratze ekitaldian beste hainbat gonbidatuekin batera, eta ondoren bankete batekin oparituak izan ziren Beguiristain Hotelean –geroago Hotel Central izan zena eta 36ko gerraren ondoren Guardia Zibilaren kuartel biurtuta-, eta gehitzen zuen “egun hautako batean, Querejeta jaunen ontziolan, armadore berarentzat izango den 800 tonako beste ontzi baten gila ipiniko da”.ramonchu-hotel-beguiristain

Aldizkari madrildar batean ‘La construcción naval en Zumaya” izeneko kronika batean Ramonchuren uretaratzearen berri ematerakoan, besteak beste, zioen: “Querejeta e Hijos jaunek, orain dela gutxi arte, txalupak egiten zituzten, traineruak asko jota; baina iaz, gila hondatuta zeukan goleta bat iritsi zen, eta gila berria jarri behar izan zioten. Ordutik aurrera hasi ziren Echevarria jaunak egindako eskaeraren modukoak onartzen; eta horretarako eraiki zuten elektrizitatez eragindako makinaz hornitutako ontziola bat.”

Ramonchu itsasontziaren bizitza oso laburra izan zen, lehenengo bidaian hondoratu baitzen. 1918ko abenduaren 19tik 20rako gauean, Las Quebrantas izeneko eremuan, Santander parean, Juan José Goicoechea, 26 urteko kapitaina, eta beste sei gizon itota hil ziren, beste bi onik atera zirelarik. Handik aste gutxitara, urtarrilaren 9an, belaontziaren hondakin ugari agertu ziren Santanderko hondartzan.

Urte hartan bertan, abenduaren 6an, uretaratua izan zen ‘Jose Mari’ belaontzia, Ramonchuren ondoren eta armadore berarentzako eraikia. Ontzi berria “750 tonakoa da eta Yeregui y Compañía-ren barne-errekuntzako bi motor eramango ditu, 180 zaldiko potentziarekin, zazpi milia eta erdi inguruko abiadura emango diotelarik ontziari. Tresneria pailebotearena izango da, altzairuzko hiru mastekin”. 40 metro luze, 8,80 metro zabal eta 4,50 metroko garaierakoa zen. Zoritxarrez, ‘Jose Mari’-k ere Ramonchuren zorte txar bera izan zuen eta bere lehenengo bidaian hondora joan zen, ziurrenik 1919. urtearen bigarren erdian, naiz eta ez den ezagutzen data zehatzik, ezta hondoratu zen lekua ere. Baina dakiguna da eskifaia-kide guztiak ito zirela, bat ezik, ontziko makinista bera, Ramon izena zuena eta Zumaian bizi zena.

Aldizkari batean azaltzen den ‘Anetxu’ izeneko 300 tonako belaontzi batenquerejeta-1918_botadura-ramonchu-2w uretaratzearen argazkiaren oineko testuak dioenez 1918ko abenduaren 29an Zumaian izan zen. Querejetaren ontziola dela dirudi.

1919ko otsailean, Larrabeiti nº 1 uretaratu zuten Zarautzen, 420 tonakoa. Vida Marítima aldizkarian agertu zenaren arabera, itsasontzia Zumaiara eramango zuten Querejeta e Hijos eraikitzaileek azken ukituak emateko. Ondoren, Pasaiaraino atoian eramateko, Gijóneko Bello e Hijo enpresan egiten ari ziren makinak itsasontzian jartzeko.

Segundo Querejeta arduratu zen, 1924. urtean, Irureta y Esnal enpresak egindako “Urola” gabarra uretaratzeaz, itsasontzigintzan eskarmentu handia zeukalako, eta batik bat, uretaratze-maniobretan.

Altzarigintzari dagozkion datu batzuk azaltzen dira 1923 eta 1924 urteetako Gipùzkoako produkzioko estatistiketan. Bertan ikus daiteke 576 m2ko eraikin bat eta 953m2ko lursaila zituztela. Gainera nagusi bat eta bi langile enplegatzen zituztela, eta urteko 30 eta 13 logela-joko ekoiztu zituztela hurrenez hurren.m-alcorta-de-querejeta-1927_expo-madrid-2

Altzarigintzan aritu ziren urteetan, euskal estiloko eta espainiar errenazimentu estiloko altzariak ekoiztu zituzten, iragarki publizitario batek zioenez, eta nolabaiteko ospea lortua izan behar zuten. Horren adierazgarri da, 1927ko udaberrian Madrileko Palacio de Cristalen egin zen altzarien erakusketan lortu zuten 1. mailako 2. saria.  Bere altzarien ezaugarri bereziak ikus daitezke Ubillos jauregian, eta esan baita ere, Amaia Hoteleko logelak hornitu zituztela. Aroztegi hartan egindako altzariak oraindik ikus daitezke Ubillos jauregian, eta Hotel Amayako logeletan ere egon ziren.

Gerra zibilaren ondoren, Segundo Querejetak, ontziolaren jarduerari berriro ekin zion eta ezagutzen diren datu batzuen arabera indartsu ekin ere. Batetik, ontzigintzan aditua zen Pasaiako Luciano Arriola Trueba kontratatu zuen, eta bestetik, 1942ko abenduan, Industriako Ministeritzaren ordezkaritzara alta hartzeko eskaerarekin emandako informazioak zioenez 2  administrari eta 20 gizonezko langile zituen, eta lanerako honako baliabideak zituen: lodieran arrabotatzeko makina bat, 2 zinta zerra, 2 arrabotatzeko makina, tupi bat, zulagailu bat, 2 esmeril, 10 ZPko motor bat eta 7,5 ZPko motor bat, guztira 33.400 pezetatan baloratuak.

Ontziolaren aro berri honetan lau bat itsasontzi egitera iritsi zen: “Tauro” karga-ontzia, 1942 uretaratua; “Cristo de Medinaceli”,Tauro embarrancado, 1944 arrantza-ontzia, 166 tonakoa eta 26,40 metro luzerakoa, 1942an uretaratua izan zen, Pasaiako Pesquerías Vascongadas-entzat; eta “Isaac” eta “Divino Niño”, ez dugu bi hauen xehetasun gehiago.

“Tauro” ontzia Zumaiako Santiagoko hondartzan hondoa jo zuen, 1944ko otsailaren 20an, karnabal egunean, portuan sartu nahian zebilenean, burdinazko lingotez kargatuta. Gertakari horretan zirkunstantzia berezi bat suertatu zen, itsasontzi hartako patroia Cruz Chacartegui lekeitiarra zen, Zumaiako portuko praktikoa izan zena 1942ra arte; kontramaisua, berriz, Manuel Barinaga-rementeria Labatxe zen, jaiotzez Mendexakoa eta Zumaiako bizilaguna.

 

Oharrak
1. ZAH, Sig. 112.01
2. GAO, Matrícula Industrial de Guipúzcoa, 1920. urtea
3. ZAH, Sig. 325.07
4. Odriozola, L. (2002): “Zumaiako Portuaren azterlan historikoa”, 257. orria
5. ZAH, Sig. 325.09
6. ZAH, Sig. 2841, 71V-74V; Sig. 2841, 75R-78R  eta Sig. 2841, 84R-87R
7. ZAH. Sig. 318.05
8. Liburuklik, Biblioteca Digital Vasca,  “El Noticiero de Bilbao” egunkaria, 1918ko martxoak 16, 2. orria
9. BNE, “Madrid Científico” aldizkaria, 949. zk., 1918ko martxoak 25, 178. orria
10. González Echegaray, R. “Naufragios en la costa de Cantabria (1834-1960)
11. BNE, “El Sol” egunkaria, 1919ko urtarrilak 10, 6. orria
12. Liburuklik, Biblioteca Digital Vasca, “El Noticiero de Bilbao” egunkaria, 1918ko abenduak 7, 1. orria
13. José Manuel Linazisoro Arriolaren eskuizkribua. Imanol Azkuek eskuratutakoa
14. BNE “Mundo Gráfico” aldizkaria, 1919ko urtarrilak 8
15. BNE, “Vida Marítima” aldizkaria,  1919ko otsailak 28,  94. orria
16. Odriozola, L. (2002): “Zumaiako Portuaren azterlan historikoa”, 183. orria
17. GAO, Matrícula Industrial de Guipúzcoa, 1923 eta 1924. urtea
18. KM, “Anuario oficial de la Cámara de Comercio, Industria y Navegación de Guipuzcoa 1927”
19. Jesus Mari Arriolak, Luciano Arriolaren bilobak emandako informazioa
20. Enpresaren agiria. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia
ZAH, Sig. 112.01
GAO, Matrícula Industrial de Guipúzcoa, 1920. urtea
ZAH, Sig. 325.07
Odriozola, L. (2002): “Zumaiako Portuaren azterlan historikoa”, 257. orria
ZAH, Sig. 325.09
ZAH, Sig. 2841, 71V-74V; Sig. 2841, 75R-78R  eta Sig. 2841, 84R-87R
ZAH. Sig. 318.05
Liburuklik, Biblioteca Digital Vasca,  “El Noticiero de Bilbao” egunkaria, 1918ko martxoak 16, 2. orria
BNE, “Madrid Científico” aldizkaria, 949. zk., 1918ko martxoak 25, 178. orria
González Echegaray, R. “Naufragios en la costa de Cantabria (1834-1960)
BNE, “El Sol” egunkaria, 1919ko urtarrilak 10, 6. orria
Liburuklik, Biblioteca Digital Vasca, “El Noticiero de Bilbao” egunkaria, 1918ko abenduak 7, 1. orria
José Manuel Linazisoro Arriolaren eskuizkribua. Imanol Azkuek eskuratutakoa
BNE “Mundo Gráfico” aldizkaria, 1919ko urtarrilak 8
BNE, “Vida Marítima” aldizkaria,  1919ko otsailak 28,  94. orria
Odriozola, L. (2002): “Zumaiako Portuaren azterlan historikoa”, 183. orria
GAO, Matrícula Industrial de Guipúzcoa, 1923 eta 1924. urtea
KM, “Anuario oficial de la Cámara de Comercio, Industria y Navegación de Guipuzcoa 1927”
Jesus Mari Arriolak, Luciano Arriolaren bilobak emandako informazioa
Enpresaren agiria. Euskal Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia