Laburpena: Alberdi y Compañía egurrezko kroskoak egiten zituen ontziola garrantzitsua izan zen, batik bat XX. mendeko lehen bi hamarkadetan. Julian eta Acisclo Alberdi Echezarreta anaien ontziolari buruzko lehen berriak 1910ekoak dira. 20ko hamarkadaren amaieran eten zen ontziolaren jarduera.

Historia: Alberdi y Compañía enpresako bazkideak Julian eta Acisclo Alberdi Echezarreta anaiak izan ziren, Txulo ezizenez ezagunak, Zumaian jaioak 1881ean eta 1882an, hurrenez hurren.

alberdi-y-compania-vista-astillero

Haien aitarengandik, José Miguel Alberdi Soraluce getariarrarengandik, zetorkien ogibidea, hori ontzi-eraikitzaile gisa ageri baizen 1883. eta 1884. urteetako industria-zergaren zerrendan, eta maisu kalafetatzaile gisa 1899. urtean. José Miguel, gainera, Zumaiako beste itsasontzigile baten,Botadura N.S. de Arritokieta, 1919 Pedro Alberdi Aguirrezabalagaren aitaren lehengusu zen, eta 1898an Zumaiako Udaleko zinegotzia eta moilako garabiaren arduraduna zen.

Egurrezko kroskoak egiten zituen ontziola hori oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko lehen bi hamarkadetan, eta hari buruzko lehen datuak 1910ekoak dira. Zenbait agiritan Julian enpresaren arduradun gisa ageri zen arren,alberdi-y-cia-1918_plano-de-un-barco-de-32m-de-eslora deigarria da bi zigilu desberdin aurkitu izana; bata, Julianen izenarekin ‘eraikitzaile’ gisa (itsasontziena ulertu behar da), eta bestea, Acisclo Alberdiren izenarekin, ‘txalupa, kanoa eta motorren’ egile gisa.

Zehazki ez dakigun arren, enpresaren jarduera 1928-1930 bitartean etengo zen.

Ezaugarriak eta ekoizpena: Lurdes Odriozolak 1911n Zumaiako portuaren azterlan historikoa lanean bildutako informazioaren arabera, ontziola horretan hiru belaontzi egin zituzten, guztira 7,8 tonako pisua zeukatenak. Ontziolaren jarduerari buruzko beste erreferentzia bat aurkitu dugu 1916ko egunkari batean, eta bertan zioenez, beste bapore bat ari ziren egiten Julián Alberdiren lantegian.

alberdi-y-cia-plano-de-vapor-tarrafa-de-22m-de-esloraw

200 tonako itsasontzi bat egiteko konpromisoa hartu zuen eta beste batzuk egiteko asmoa ere bazuen. Horregatik, 1918ko martxoaren 15ean idatzi bat bidali zion Julian Alberdik Udalari, Arrangoletako zabalguneko E etxadian 2.000 m2-ko lursail bat erosi nahi zuela azalduz, Querejeta e Hijos enpresakoaren ondoan, eta Castrillo y Cía enpresarekin kontratua sinatuko ez balitz,Botadura N.S. de Arritokieta, 1919 C eta B etxadiak ere erosi nahi zituela adieraziz. Seguruenik, Udalak egindako proposamenaren baldintzak ez ziren Alberdi y Compañia enpresaren gustukoak izan, eta azkenik, Santiagoko eremuan ezarri zen, Urola ibaiaren gaineko zubiaren eskuineko horma-bularraren ondoan. Hain zuzen ere, hantxe zegoen enpresa 1919an, Nª Sª de Arritoquieta belaontzia uretaratu zutenean. Zoritxarrez, bizitza efimeroa izan zuen, lehenengo bidaian desagertu baitzen. Ontziola lehendabizi Arrangoletan eta ondoren Santiagoko eremuan izateaz gain, lantegi txiki bat ere eduki zuten Txulo etxeko sotoan, Etxezarreta kalean.

Alberdiren familiakoek emandako zenbait itsasontziren planoen artean,alberdi-y-cia-1919_plano-trainera-para-regatas-bilbaow 12 metroko luzera, 1,88 metroko zabalera eta 0,68 metroko garaierako traineru bat ageri da, 585 kilokoa. Horrelako sei egin zituzten, Bilboko 1919ko estropadetarako, antolakuntzak eskatuta. Zumaiako tripulazio batek ere hartu zuen parte. Egindako itsasontziei buruzko informazio gehiago ez dagoen arren, lehen aipatutako planoak hainbat ontzirenak dira, zainketarako kanoenakalberdi-y-cia-plano-de-canoa-de-vigilanciaw nahiz 32 metrorainoko luzerako arrantza-ontzienak, denak egurrezkoak. Argi eta garbi erakusten du zein garrantzitsua izan zen ontziola hura. Arrantzaren zainketarako kanoa berezi baten planoan ikus daiteke 40 ZPko Yeregui markako motor semi-diesel bat zeukala, Yeregui y Compañia enpresak egina.

1924. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako industria-ekoizpeneko inkestan enpresak berak emandako datuen arabera, ontziolan 10 langile eta 2 nagusi zeuden.

1928an Donostian egindako Feria de Industrias del MarItsas-azoka, 1928 izenekoan, arrantzarako eta aisialdirako txalupa motordun bat jarri zuten ikusgai, Zumaiako enpresek erabat hornitua: egurrezko kroskoa Alberdi y Compañía enpresak egina zuena; eta motorra, Yeregui y Compañíak egina, Gesva markako gasifikagailu bat zeramana, Askar enpresak fabrikatuko zuena hurrengo urtetik aurrera, Yeregui y Compañiari erositako lantegietan, hain zuzen ere. Zumaiako industriak lankidetzan aritzeko eta sinergiak sortzeko eskaintzen zuenaren erakusgarri egokia da, ontziolen gaitasuna eta motorren lantegiena konbinatuz lortua.

Oharrak
1. Donostiako liburutegi digitala, “La Información” egunkaria, 1916ko irailak 17, 4. orria
2. ZAH, Sig. 325.09
3. GAO, ‘Estadística de la producción industrial del año 1924’
4. KM Liburutegia, Feria de Industrias del Mar, San Sebastian. 1928
Donostiako liburutegi digitala, “La Información” egunkaria, 1916ko irailak 17, 4. orria
ZAH, Sig. 325.09
GAO, ‘Estadística de la producción industrial del año 1924’
KM Liburutegia, Feria de Industrias del Mar, San Sebastian. 1928