Belatik propultsio mekanikorabalenciaga-maquina-triple_2 pasatzea aurrerakada nabarmena izan zen nabigazioan, eta horrek industria-jarduera berri bat ekarri zuen Zumaiara. XX. mendearen hasieran, lurrun-makinak eta barne konbustioko motorrak egiten hasi ziren. Horrek osatu zuen industria mekaniko garrantzitsu baten oinarria, eta haren gainean eraiki zen, neurri batean, herriaren garapen industriala eta ekonomikoa.

Munduan lurrun-makina barne konbustioko motorra baino lehenago agertu bazen ere, Zumaian kasik aldi berean hasi ziren bi sistemak fabrikatzen, XX. mendearen lehen urteetan.

Lurrun edo baporezko-makinak eta galdarak fabrikatzen zituztenak hauek izan ziren:

  • Eraso y Compañía
  • Balenciaga y Compañía
  • Balenciaga, S.A.
  • Carmelo Unanue

Eraso y Compañía,yeregui-y-cia-1927_motorra_0515w Gipuzkoako ontziola nagusietako bat izan zena, lurrun-makinak eta galdarak fabrikatzen lehena izan zen, haren sortzaile Santos Eraso Zumaian bizitzen hasi eta urte gutxira.

Barne-konbustioko motorrafile0092w lurrun-makina baztertzen joan zen pixkanaka eta garapen handiagoa izan zuen herriko industria-jardueran. Yeregui y Compañía, Calixto Yereguiren gidaritzapean, aitzindaria izan zen motorrak ekoizten. Usurbilgo Aginaga auzotik Zumaiara etorritako erlojugileen familia batekoa zen. Geroago, hainbat ekimen sortu ziren, eta bakoitzak bere egokitasun, garapen eta eragin handiago edo txikiagoa izan zuen herrian. Motorgintzan garrantzitsuenak bihurtu zirenak, bai aitzindariak izan zirelako bai beren dimentsioagatik, 

Carmelo Unanue-Motor VHK-002WYeregui Hermanos eta Carmelo Unanue izan ziren. Eta gerora, Guascor, gaur egun Dresser-Rand Guascor, Siemens multinazionalaren jabegokoa.

Aipatzekoa Sangarréneko Baroiaren Askar lantegia, motorren errekuntzan errendimendu handiagoa lortzeko gasifikadoreak egiten zituena, besteak beste.

Zerrenda osatzeko, sektorean nolabaiteko ospea lortu zuten beste batzuk ere gehitu behar zaizkie aurrekoei:

  • Yeregui y Compañía, “Yeregui”
  • Yeregui Hermanos, “Yeregui Hermanos” y “Diesel YH”
  • Carmelo Unanue, “Unanue”
  • “Askar”
  • Talleres Beal, “Beal”
  • Carmelo Echave
  • Talleres Auxiliares Juaristi, “Juaristi”
  • Talleres Arritoquieta eta Paxai, “Urin”
  • Guascor/Dresser-Rand (gaur egun jarraitzen duen bakarra)

Nabarmentzekoa, koiunturalki edo ez oso denbora luzean, barne konbustioko motorrak egin zituzten beste empresa batzuk ere:

barcos-a-la-espera-de-montaje-2_1

  • Balenciaga, S.A., “Balenciaga”
  • Saturnino Echaniz, “EYE”
  • Otto Holke, “HOYE”
  • Urpemak “Urpe”
  • Industrias Satesa, ”Satesa”
  • Pedro Zubia, “Zubega”
  • José Manuel Balenciaga, gero Balenciaga Hermanos, “BAZ”

Azpimarratzekoak baita ere, motorgintzak eta ontzigintzak eraginda, ontziak muntatu eta hornitzeko beharrezkoak ziren jarduerak, eta hainbat lanpostu sortzen zituztenak aroztegi, mekanika, elektrizitate eta galdarategiko tailer auxiliarretan.resizearportada-1

 

© 2017 ZIIZ Eskubide guztiak erreserbatuta. | Powered by WordPress
Theme created by @julienrenaux