Fresadora Holke F3 - 001WMakina-erreminta Otto Holke alemaniarrak ekarri zuen Zumaiara, 1935. urtean, Talleres Askar, eta lehenago Yeregui y Compañíaren lantegia izan zena erosi eta fresatzeko makina unibertsalak egiten hasi zenean. Mende hasieratik herrian sortutako industria-kulturak eta mekanika arloko langile prestatuak egoteak eragina izan zuten, seguruenik, Otto Holke29_1 teknikari handi eta ezagunarengan, eta egoitza Zumaian finkatzea erabaki zuen.

Ondoren, zenbait ekimen sortu ziren, eta, Holkerekin batera, sektoreko enpresen multzo hau osatu zuten:

  • Otto Holke, fresatzeko makinak: unibertsalak eta dorretxodunak
  • Julian Eguiguren, tornu paraleloak
  • Industrias Satesa, tornu paraleloak
  • Talleres Aizape, fresatzeko makinak
  • Urpemak, tornuak, mortasatzeko makinak eta injekzio-sistemak
  • Lagun-Artea, burdingintzarako eta galdaketarako makinak (gaur egun jarraitzen duen bakarra)
  • Egurko, S. Coop., egurra lantzeko makinak

urpemak-maquina-inyeccion_camara-calienteIzan ziren beste bi enpresa ere, naiz eta haien jarduera nagusia beste bat izan arren, makina-erremintan saiakuntza batzuk egin zituztenak: Industrias Mecánicas Autornifer, zenbait tornu paralelo egin zituena, eta Talleres Arritoquieta, mahaigaineko taladroak egin zituena. Talleres Beal ere aipatu beharra dago, zenbait makina egin baitzituen enkarguz –esate baterako, txapa ebakitzeko eta biribiltzeko edo kurbatzeko makinak, taladroak eta tornuak–ch14-vista-dcha-cab-abiertaw gehienak Balenciaga, S.A. enpresarako. Era berean, Talleres Urgain enpresak ere merezi du aipamen berezi bat, ‘Echea’ tornuentzako azpimultzoak ekoitzi zituelako (mantalak, charriotak eta Norton kaxak) eta egurra lantzeko makinak egin zituelako, Industrias Zumairekin bat egin eta Egurko, S. Coop. sortu aurretik.

Aipatutako enpresetatik, Industrias Lagun-Artea enpresak izan du garapen eta dimentsio handiena, eta bere jarduerarekin jarraitzen duen bakarra da.

lagun-artea2

© 2017 ZIIZ Eskubide guztiak erreserbatuta. | Powered by WordPress
Theme created by @julienrenaux