Sorrera

Garapen industrialerako funtzesko tresna den lanbide heziketak urrats garrantzitsu bat eman zuen Zumaian, joan zen mendearen 50. hamarkadaren hastapenean. Langile gazteen trebakuntza hobetzeko helburuarekin lanbide eskola bat, “eskola profesional” bezala ezagunago egingo zena, eratzeko proiektua sortu zen.escuela-profesional-patronato-y-autoridades-1

 “Desde hace ya muchos años se consideraba dotar a nuestro pueblo de una Escuela Profesional. Zumaya, pueblo netamente industrial, gozando de amplio prestigio en los ramos industriales a que se ha dedicado, contando con una mano de obra especialmente dispuesta para el trabajo mecánico; necesitaba una Escuela Profesional que, en bien de todos, desarrollara las aptitudes de los obreros.” Horrela zioen Eskola Profesionalaren sortze-agiri edo gutxienez martxan jartzekoa izan daitekeen idazki baten sarreran, tamalez ez osoa, eta seguruenik, 1952aren hasieran idatzia.escuela-profesional-aula-2w

Dokumentu berean esaten zen baita ere “Lanzada la idea de hacer realidad esta aspiración popular, se constituyó una Comisión formada por representaciones del Iltre. Ayuntamiento, Cooperativa Obrera y Centro Parroquial, para solucionar los diversos problemas previos a la creación de una ESCUELA PROFESIONAL.

Hoy después de varios meses de labor, contando con la ayuda económica del Iltre. Ayuntamiento, Cooperativa Obrera e industriales que más abajo se detallan, (hori idatzi zen orria falta da) podemos anunciaros que la ESCUELA PROFESIONAL en plan nocturno será un hecho en Octubre del presente año en los locales que antiguamente ocupaba el Centro Parroquial.” Lokal edo gela horiek Alondegiaren eraikinaren lehenengo solairuan zeuden.

Aipatutako dokumentu horretan deskribatzen dira sarrerako baldintzak eta garatzeko lehenengo jarduerak; sarrerako azterketa eta, gainditzen ez dutenentzat, Arrangoletako eskolan, martxoaren 10etik ekainaren amaiera bitartean, arratsaldeko 7retatik 9ak arte emango lirazkeen prestatzeko ikastaroa barne direla.escuela-profesional-taller-4w

Zehazten dira, baita ere, urritik aurrera emango diren ikasketak: Kultura orokorra, Marrazketa, Aritmetika eta Algebra, Fisika eta Teknologia.

Eta sustatzaileek ondorengo mezua jaurtitzen zuten: “¡ZUMAYANOS: EN VUESTRAS MANOS ESTARÁ EN ADELANTE EL DESTACAR EN VUESTRA PROFESIÓN!”

Eskolako órgano errektore bezala Patronatu bat eratu zen, Udaleko, Langileen Kooperatibako, beste erakunde eta bere laguntza eman zuten enpresa industrialen ordezkariekin osatuta, Otto Holke, Balenciaga, S. A. eta Carmelo Unanue, besteak beste. Lehendakari kargua bete zuen Eduardo Zubia-z gain, Patronatuko kide izan ziren Manuel Antia, Akilino Elosua, Otto Holke, Iñaki Ajuria, Matias Carballo, Jose Luis Alberdi eta Jose Ignacio Apestegui, besteak beste, José Ramón Zubia aritu zelarik Idazkari bezala.

Eskolako lehenengo irakasleak hauek izan ziren: Arrasateko Eugenio Zabarte eta Jose Cruz Echeverria; Zumaiako Juan José Zabala, Manuel Regalado eta Iñaki Beobide,eta Zarauzko Alberto Balenciaga. Horietatik Eugenio Zabarte izan zelarik lehena teknologia eta marrazketa industrialeko irakasgai teknikoak ematen.

Eskolaren lagapena Obra Sindical de Formación Profesional erakundeari

Patronatu Batzordeak, 1953ko martxoaren 15ean egindako bilkura berezian, Sindikatu Bertikalarena zen Obra Sindical de Formación Profesional erakundeari, Eskolaren lagapena egitea onartu zuen,escuela-profesional-vista-exterior-3-002 Patronatua mantenduz gobernu-organo moduan, eta bide batez erakunde horreri Eskola zegoen lokalak eskualdatzeko eskatuaz Udalari, bere egunean Patronatuari finkatutako baldintza berdinetan. Aurrerantzean, Escuela Sindical de Formación Profesional Virgen de Arritokieta izango zen Eskolaren deitura. 1953-54 eskola ikastaroan 17 ikasle zituen eta egunezko klaseekin hasi ziren, 9:00etatik 12:00etara goizez eta 2:00etatik 6:00etara arratsaldez, larunbata ere eskola-eguna zelarik. Esan behar da Eskola dohakoa zela.

Eskolako zuzendaritza, Ubillos eraikinean Mercedarios Descalzos-ek zuten eskolako arduradun nagusiari eman zitzaion, aurrena José Chimenori, 1958-59 ikastarorarte, eta gero Rafael Bragadori.escuela-profesional-tallerw

Jose Chimeno zegoen bitartean berrikuntzak eman ziren irakasleen koadroan, Juan Garitano eta Francisco Iraola zegamatarren etorrerarekin, tailerreko praktikak eta Teknologia ikasgaiekin arduratzen zirelarik; Clamades Blanco, zamoratarra, Fisika, Kimika eta Marrazketa ematen zituela, eta Mercedarios Descalzos ordenako beste fraile batzuk Matematika eta Espainiar Hizkuntzaz arduratzen zirela. Formación del Espíritu Nacional izeneko ikasgaia berriz, naiz eta bere helburua Movimiento Nacional-aren espiritua eta doktrina ikasleei ematea zen, benetan gimnasiako klasetzat hartzen zen, eta Delegación Nacional del Frente de Juventudes-ek proposatuta Educación Nacional-eko Ministerioak, izendatzen zituen irakasleen ardura zen; José Luis Samaniego eta Santiago Araujo izan ziren horietako batzuk.

1954ko otsailaren 10ean egindako bileran, udalbatzak erabaki zuen Alondegiaren beheko solairuko lokalaren erdiaren lagapena egitea debalde eta zehaztugabeko denbora baterako, “mekanikaren irakaskuntza praktikorako” tailerra jartzeko, horretarako behar ziren lanak egitea baimenduaz.p1050350-1

Ministerio de Educación Nacional-aren, 1959ko apirilaren 7ko Aginduaren bidez, Industria Lanbide Heziketa, Zentro ez ofizial “baimendua” bezala sailkatzen da, Lanbide Hastapen Graduari (Aurreikaskuntzari) dagokionean soilik, gradu horretako bigarren ikastaroa emateko. Hala ere, eta beharrezko baimenik izan gabe, Ikaskuntza Graduko (Ofizialtza Industrialeko) beste bi ikastaro baliokide ematen ziren 1961-62 ikastaldirarte, eta gradu horretako hiru ikastaroak 1962-63 ikastalditik aurrera. Egoera horrek, arazoak sortu zizkien Maisutza Industrialeko ikasketak egiten jarraitzen saiatu  zirenei, Ofizialtza Industrialeko titulurik ez izatean.

Gabezi hori Ministerio de Educación Nacional-aren 1964ko urtarrilaren 27 Aginduarekin konpundu zen gehienbatean, Lanbide Heziketako Zentru ez ofizial “baimendua” bezala sailkatzean, Ikaskuntza Graduari dagokionean,foto-3final Metal adarreko mekanika ataleko doikuntza-tornu espezialitateetan, ikasleen matrikula-inskripzioa Donostiako Maisutza Industrialeko Eskolan egin behar zelarik.

50. hamarkadaren bigarren erdian, ikasleen kopuru handitzeak eraginda, leku gehiagoren beharra sortu zen, bereziki, tailerrean. Hori dela eta, ‘Obra Sindical del Hogar y de Arquitectura’-ren 1961eko martxoaren 10eko ebazpena publikatu zen, Eskolaren haunditze eta berritze lanak esleitzeko enkante-lehiaketarako iragarkia,  Udalak Alondegiaren beheko solairuaren bigarren erdiaren aurretiko lagapena eginda. Lan hoieri esker, tailerra haunditu zen eta marrazketarako gela bat prestatu zen Eskolako Zuzendaritza eta Idazkaritza bulegoa zegoen solairuartean.

Gobernuko Presidentziaren uztailaren 21eko 2058/1972 dekretuaren bidez, Hezkuntza Lege Orokorra indarrean sartu eta bi urteko epean, hezkuntza sistema orokorrean integratuko da, Lanbide Heziketamazo-6-1 irakaskuntzako Zentru ez-estatal bezala.

Eskolak, 1983-84ko ikastarorarte jarraitu zuen bere lanean. Hogeitamar urteko jardueran, 13 eta 17 urte bitarteko 1.786 gazte pasa ziren bere ikasgela eta tailerretatik, ikasurteko ikasleen zenbatekoak, 1953-54ko ikastaroko 17, eta 1976-77ko 102 tartean oszilatu zuelarik, azkenengo ikastoran 19 ikaslekin amaitzeko.

Oharrak
1. ZAH. Sig. 382.10
2. Jose Ramon Zubiak emandako informazioa
3. ZAH. Sig. 382.10
4. ZAH. Sig. 382.10
5. B.O.E. 1959ko apirilak 29
6. B.O.E. 1964ko otsailak 20
7. B.O.E. 1961ko martxoak 16
8. B.O.E. 1972ko uztailak 31
9. Aloy Ruiz, M.M. (1987): Historia de la formación profesional en Guipúzcoa durante el siglo XX. KM, Fondo gordeak
ZAH. Sig. 382.10
Jose Ramon Zubiak emandako informazioa
ZAH. Sig. 382.10
ZAH. Sig. 382.10
B.O.E. 1959ko apirilak 29
B.O.E. 1964ko otsailak 20
B.O.E. 1961ko martxoak 16
B.O.E. 1972ko uztailak 31
Aloy Ruiz, M.M. (1987): Historia de la formación profesional en Guipúzcoa durante el siglo XX. KM, Fondo gordeak
© 2017 ZIIZ Eskubide guztiak erreserbatuta. | Powered by WordPress
Theme created by @julienrenaux