Aurrekariak. Industriaurreko garaia

Zumaian, errotagintzaferreria-de-igartza-002-oikia-zumaia-dibujo-daniel-carballo-x jarduerak garrantzia izan bazuen ere mendeetan zehar, tartean aipatzekoak Narrondoko errota, Gipuzkoako zaharrenetakoa bera eta Zubiaurreko marea errota bere berezitasunagatik, XV-XVII mendeetan une gorena izan zuten industriaurreko bi jarduera dira azpimarragarrienak. Ontzigintza batetik, barruti harresituaren inguruetako eta Urola ibaiaren Oikiara arteko bi ertzetako ontziolekin, eta burdinoletakoa bestetik, Narrondoko eta Oikiako Igarza edo Yarza olekin, azken honek XIX. mendearen hasiera arte iraun zuelarik.

Industrializazioa

Dena den, zementugintza izan zen industrializazioaren abio-motorra, zeren eta lortu zuen garrantziari esker portuaren hobekuntzari bidea aman eta, honen eraginez,Olaizola y Cia-1897_Membrete ontzigintzaren berpizkundea eta motorgintzaren sorrera etorri ziren.

Mende horren amaieran, Zumaian beste enpresa garrantzitsu bat ere sortu zen, garai hartarako zuen dimentsiogatik zein bere eraikinen egituragatik. Jute-fabrika zen, batik bat zakuak –zementua ontziratzeko modu berri bat– eta arrantzarako sareak ekoizteko sortua.

Ia-ia aldi berean, XX. mendearen atarian, itsas industriaren susperraldia hasi zen, bi mende baino gehiagoko atzerakadaren eta krisiaren ondoren. Garai hartan, ontziola berriak sortu ziren Ondartxoko eta Arrangoletako guneetan.querejeta-1918_botadura-ramonchu

Itsasontzigintzaren suspertzeak ekintzaile berriak animatu zituen itsasontzietako propultsio mekanikoaren esparruan sartzera, lurrun-makinak eta barne konbustioko motorrak fabrikatzeko. Jarduera horri esker, mekanikan oinarritutako industria-kultura bete-betea sortu zen, eta horren ondorioz, makina-erremintaren arloko enpresak, burdingintza eta galdaketa-ekipoak, egurra lantzeko makinak eta automozio-osagaiakmaquina-de-vapor egiteko enpresak sortu ziren, lantegi mekaniko auxiliar ugariz gain. Geroago, beste sektore batzuetako enpresak ere abian jarri ziren; altzarigintzakoak, automatizazio industrialekoak eta okindegi industrialekoak, adibidez.

XXI. mendearen hasieran, Zumaiako industria-egituraren dibertsifikazioa handiagoa da, eta itsasontzigintza, energia-sektorea, burdingintza, automozioa, eraikuntza eta elikadura ageri zaizkigu, besteak beste. Hori dela eta aukerak zabalagoak dira krisi-garaiei aurre egiteko.

Fresadora Holke F5C - 002WInterneteko gune honetan, lehen fase batean, dagoeneko desagertuta dauden enpresen memoriaren aipamen bat eskaintzen da. Enpresa horiek Zumaiaren industrializazioan pisu handiena izan zuten lau sektoreetakoak dira:

  • Zementu-industria
  • Itsasontzigintza
  • Itsas motorrak
  • Makina-erreminta eta bestelakoak

 

Oharrak
1. Odriozola, L. (1998): “Zumaiaren Historia”. Zumaiako Udala, 382. orria
Odriozola, L. (1998): “Zumaiaren Historia”. Zumaiako Udala, 382. orria
© 2017 ZIIZ Eskubide guztiak erreserbatuta. | Powered by WordPress
Theme created by @julienrenaux