Ukaezina da Zumaiaren eta bere biztanleen ekonomiak lotura estua duela, gaur egun, industria-sektorearekin, eta hala izan zen, neurri handi batean, iraganean ere. Zumaia kostaldean kokaturik egon arren, arrantzak ez du izan bertan kostaldeko beste herri batzuetan izan duen garrantzia. Hala ere, bertako industria-ekimen nagusietako batzuk itsasoari lotuta egon dira, industrializazio-prozesuan zehar; esate baterako, itsasontzigintza eta itsas motorren fabrikazioa.

Horrela, Francisco María Labayenek, “Cosas memorables de Guipúzcoa”arbillaga-fachada-fabrica-de-sacos obran Zumaiari buruz jardutean adierazi zuen Zumaiako aberastasun nagusia industria zela, azken urteetan metalurgia-lantegi handiak sortu zirelako, galdarak egiteko arrantza-ontzietarako eta zama-ontzietarako, itsas motorrak, egurrezko nahiz burdinazko kroskoa zuten itsasontziak egiteko ontziolak, toldoak eta belak, doitasun-makinak, arrain-kontserbak, eta abar. Eta ez zirela ahaztu behar zementu naturala egiteko lantegiak, antzinatik inguru honetako aberastasun nagusietako bat izan direnak, eta portuko joan-etorriak eragin dituztenak; izan ere, garai normaletan, urtean 600 bat itsasontzi sartzen ziren portuan, 80.000 tona inguru zementu esportatzeko.

Enpresak, izaki bizidunak bezalaxe, jaio, garatu eta hil egiten dira. Zumaian XX. mendearen erdialdea baino lehen sortu ziren enpresa guztiak desagertu egin ziren,arbustaingo-garabia-1977_abelin1-linazisorow Astilleros Balenciaga, Zumaiako enpresetan dekanoa, izan ezik. Izan ere, 90 urte baino gehiagoko jardunari eutsi dio. Zoritxarrez, kasik ez da geratu sortu zituzten elementuen aztarna materialik (eraikinak, makinak, produktuak, tresnak, etab.), gure herriaren kultura-ondarearen zati direnak, eta gure nortasun-ezaugarriak eta gure memoria osatzen dutenak. Nola izan daiteke industrializazioaren ikur bat txatarra balitz bezala tratatzea? Horren erakusgarri gisa, Arbustaingo arranplako garabia aipa daiteke, XX. mendeko lehen erdialdeko Zumaiako industriaren ikur adierazgarrienetakoa, ‘erortzen’ utzi, eta sasi artean baztertu zena.

“Sentsibilizaziorik ezak eta interes espekulatiboek nahiz higiezinen interesek izaera industrialeko eraikin asko desagertzea ekarri dute, eta egunez egun gero eta gehiago desagertzea. Arrastorik utzi gabe desagertzen dira, gainera: ez argazkirik, ez haren historiarik, ez eta dokumentu grafikorik ere”.
img_5630w

Historia atzera geuregana ekartzeko, memoria berreskuratzeko eta herriko industria-ondareari duen balio aitortzeko asmoz, lan-talde bat sortu genuen herrian, 2009ko udaberrian, Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroa-ZIIZ izeneko proiektua abian jartzeko. Lan-taldea ZART-Zumaiako Arte Taldea elkartearen baitan eratu zen.

Ekimen horren nahia Zumaiako industriaren historian eta garapenean oinarritutako erakusketa iraunkor bat sortzea da, industria-jarduera Zumaiaren eta bertako biztanleen bilakaeran funtsezko alderdi bat izan dela eta dela ulertzen dugulako.

Proiektuaren helburu nagusia, Zumaiako industria-ondareari buruzko informazio gune bat sortzea da,beheko-estazioaw Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroa-ZIIZ, herriko industrializazioaren historia ezagutzera emateko eta herriaren ekonomia-, gizarte- eta kultura-garapenean industrializazioa zein erabakigarria izan den jakinarazteko.

Helburu nagusi hori lortzeko, berariazko helburu hauek planteatzen dira: agiri idatziak, grafikoak eta ahozkoak bilatzea, sailkatzea eta gordetzea, bai eta aztarna fisikoak ere; eragileak, agintariak eta biztanleria oro har gaiari buruz sentsibilizatzea, eta zenbait bitartekoren bidez berreskuratzen den informazioaren eta elementuen berri ematea.


 

Oharrak
1.  Labayen F.M., (1955): “Cosas memorables de Guipuzcoa”, VI. liburukia, 301.
2. Casado Galván, I. (2009): “Breve historia de la protección del Patrimonio Industrial.” Contribución a las Ciencias Sociales
3. Xabier Alvarez, Oihana Artetxe, Javier Carballo, Rafael del Pilar, Pedro Etxabe eta Ismael Manterola.
 Labayen F.M., (1955): “Cosas memorables de Guipuzcoa”, VI. liburukia, 301.
Casado Galván, I. (2009): “Breve historia de la protección del Patrimonio Industrial.” Contribución a las Ciencias Sociales
Xabier Alvarez, Oihana Artetxe, Javier Carballo, Rafael del Pilar, Pedro Etxabe eta Ismael Manterola.
© 2017 ZIIZ Eskubide guztiak erreserbatuta. | Powered by WordPress
Theme created by @julienrenaux