Esteban Aranguren y Compañía

Laburpena: Niceto Aranguren Iturbek, 1887an, Narrondo auzoan “San José” zementu fabrika eraiki aurretik, Duque de Granadaren Iraetako fabrika ustiatu zuen, errendamentuan hartuta. Niceto hil ondoren, bere seme-alabetako hiruen artean Esteban Aranguren y Cia. elkarte kolektiboa osatu zuten 1892. urtean. Lantegia, lignito meategiekin batera, José Luis Echaide Olascoaga eta Félix Zufiria Irastorzari saldua izan zen 1903an. 1907 aldera eten zen fabrikaren […]

Egurko, S.Coop.

Laburpena: 1970ean Talleres Urgain eta Zumaia, S.C.I. lantegiek bat egin eta Egurko, S.Coop. sortu zuten, eta egurra lantzeko makinak egiteari ekin zioten. 70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Espainiar Estatuko  egurra lantzeko makina-fabrikatzaile garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zen Egurko. Hala eta guztiz ere, Alemanian eta Italian egurra lantzeko makina-fabrikatzaileen talde handien sorrerarekin  Europa mailan eman ziren aldaketa […]

Urpemak, S.L.

Laburpena: 1956. urtean Unanue Azcue anaiek sortutako enpresa. Hasieran mekanizatu-lanak egiten zituzten enkarguz San Telmo kalearen atzeko aldean, Ondartxoko lokal txiki batean. Geroago diesel motorrak eta makina-erremintak egiten hasi ziren, eta azken jarduera horretan espezializatu ziren. 1962. urtekoa da Talleres URPE izen komertziala. Zazpi urte geroago, 1969an, sozietate anonimo bihurtu zen, eta Talleres URPE, S.A. […]

Industrias Satesa, S.A.

Laburpena: Construcciones Mecánicas San Telmo, S.A. sozietatea 1955eko irailaren 29an eratu zen. Sortzaileak José Luis Saenz de Cabezón, Juan Luis Hernando Alberdi eta Rómulo Álvarez Mendizabal ziren. Hala ere, 1957. urtean, beste sozietate bat eratu behar izan zuten, Industrias Satesa, S.A. izenekoa. Tornu mekaniko unibertsalak eta presiozko edo injekzioko galdaketa-makinak egin zituzten. Hasieran, lantegia Zumaian […]

José Agustín Arbillaga

Laburpena: Nahiz eta José Agustin Arbillagaren juteraren edo zaku fabrikaren iharduera aukeratutako lau arloekin zuzenean bat ez datorren, interesgarria iruditu zaigu zementugintzaren arloan sartzea, zaku hornitzaile bezala sektore honekin daukan harreman zuzenagatik eta Zumaiako hiribilduaren inguruan kokatu zen maila bateko lehen lantegia izan zelako. 1899an jarri ziren instalazioak martxan eta 1919ra arte mantendu zuen ehungintza […]

Olaizola y Compañía

Laburpena: Oikiako zementu fabrika honen sorrera 1850-1855 artean kokatzen da, Conde de Villafrancaren Igartzako ola zaharrean. Garchotenea y Compañía, Pedro Olave y Compañía, eta Olaizola y Compañía, izan ziren hirurogei urtean lantegia ustiatu zuten elkarte nagusienak. Fabrikaren jarduera, seguru asko, 1915. urtearen inguruan amaitzen da.  Historia: Cándido Gaytan de Ayala y Areyzaga, Conde de Villafrancaren […]

Cementos Zumaya y Electricidad, S.A.

Laburpena: 1880. urtean eratzen da Echeverria, Echave y Compañía, sozietate komanditarioa, lau bazkideen artean, zementu hidraulikoa egin eta saltzeko, Auspandegi izeneko lekuan, Zestoako udalerrian. Bost urte beranduago fabrika berri bat eraikitzea erabakitzen dute Txiribogan, bazkide berriei sarrera emanez  Echeverria y Compañía, sortuz, geroago Echeverria Castillo y Compañía, bihurtzeko. Corta y Compañíaren Iraetako lantegia erosi ondoren Cementos […]

Corta y Compañía

Laburpena: Zementu fabrika hau Gipuzkoako lehen zementu fabrika izan zen. 1846an, Zestoako José Leonardo Cortak, Debako Manuel Linazasorok, eta Jose María Zubimendik, sortu zuten José L. Corta y Compañía, kare hidrauliko arrunta egiteko elkartea. Iraeta eta Zestoako Lili oletan ehotzen hasi ziren Ibañarrietako harrobian atera eta ondoko Agote auzoan eta Iraetan eraiki zituzten labeetan kaltzinatutako […]

Sansinenea e Hijos

Laburpena: “Nuestra Señora de los Dolores” lantegia, Eusebio Gurruchaga Chaparteguik eraikia, 1858-59an, gaur egun Arroa Behea deitzen zaion lekuan, lehendabiziko zementera modernoa bezala jotzen da, eta horren adierazle da garai hartako aditu eta komunikabideen artean sortu zuen jakin-mina. XIX. mendearen azken aldera Echeverria y Sansinenea elkarteak erosi zuen, eta geroztik Sansinenea e Hijos izenarekin jarraitu zuen, 1930. urtean […]

Cementos Alberdi, S.A.

Laburpena: 1900. urtean Urretxuko Gracian Alberdi Arangurenek “La Carmen” izeneko zementu fabrika ezarri zuen Arroa Behean. Geroago, fabrikaren jabegoa bere seme Juan Alberdi Garciarengana pasa zen. 1936. urtean Joaquin Bau eta Ramón de Caso Suarez, Gracian Alberdiren, izen bereko bilobaren bazkide bihurtu ziren eta bi urte beranduago elkarteak A.B.C. S.A. izena jaso zuen. 1950ean, Alberdik […]

© 2017 ZIIZ Eskubide guztiak erreserbatuta. | Powered by WordPress
Theme created by @julienrenaux