Egurko, S.Coop.

Laburpena: 1970ean Talleres Urgain eta Zumaia, S.C.I. lantegiek bat egin eta Egurko, S.Coop. sortu zuten, eta egurra lantzeko makinak egiteari ekin zioten. 70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Espainiar Estatuko  egurra lantzeko makina-fabrikatzaile garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zen Egurko. Hala eta guztiz ere, Alemanian eta Italian egurra lantzeko makina-fabrikatzaileen talde handien sorrerarekin  Europa mailan eman ziren aldaketa […]

Urpemak, S.L.

Laburpena: 1956. urtean Unanue Azcue anaiek sortutako enpresa. Hasieran mekanizatu-lanak egiten zituzten enkarguz San Telmo kalearen atzeko aldean, Ondartxoko lokal txiki batean. Geroago diesel motorrak eta makina-erremintak egiten hasi ziren, eta azken jarduera horretan espezializatu ziren. 1962. urtekoa da Talleres URPE izen komertziala. Zazpi urte geroago, 1969an, sozietate anonimo bihurtu zen, eta Talleres URPE, S.A. […]

Industrias Satesa, S.A.

Laburpena: Construcciones Mecánicas San Telmo, S.A. sozietatea 1955eko irailaren 29an eratu zen. Sortzaileak José Luis Saenz de Cabezón, Juan Luis Hernando Alberdi eta Rómulo Álvarez Mendizabal ziren. Hala ere, 1957. urtean, beste sozietate bat eratu behar izan zuten, Industrias Satesa, S.A. izenekoa. Tornu mekaniko unibertsalak eta presiozko edo injekzioko galdaketa-makinak egin zituzten. Hasieran, lantegia Zumaian […]

Talleres Aizape, S.A.

Laburpena: 1960. urtean, Simón Aizpurua Albizurik mekanika-lantegi bat zabaldu zuen Estazio auzoan, bost seme-alabei lana emateko asmoz. Sei urte geroago Aizpurua Apestegui, S.L. izena hartu zuen, eta 1983. urtean, berriz, Talleres Aizape, S.A. bihurtu zen. Hasiera batean, piezak mekanizatzen hasi ziren, enkarguz. Hala ere, berehala hasi ziren fresatzeko makinak diseinatzen eta egiten. 1994. urtean desagertu […]

Julián Eguiguren

Laburpena: Julian Eguiguren, Pedro, Joaquín, Félix eta Juan anaiekin batera hasi zen, makina-erremintak egiten Zumarragan, 1940. urtean, Construcciones Mecánicas Eguiguren sozietatean. 1948an, Julian Zumaiara etorri zen, eta mekanika-lantegi berri bat sortu zuen. 1950ean, anaiak alde batera utzita, bera bakarrik hasi zen tornuak fabrikatzen. “JEGUI” markarekin merkaturatu ziren tornu paralelo unibertsaletan espezializatu zen. Enpresak 1971. urtean […]

Otto Holke

Laburpena: 1935ean Otto Holke alemanak sortutako enpresa, makina-erremintaren alorrean aitzindaria izan zena. Lantegia Etxezarreta kalean zeukan, Talleres Askar enpresari erositako instalazioetan, eta fresatzeko makinak egiten zituzten. Enpresa hura langile kalifikatuak prestatzeko zentro garrantzitsu bat izan zen. 1994. urtean eten zuen bere jarduna. Historia: Otto Holke (1897-1971) Altenhagen hirian jaio zen, Alemaniako Westfalia eskualdean, 1897ko abuztuaren 7an. […]

© 2017 ZIIZ Eskubide guztiak erreserbatuta. | Powered by WordPress
Theme created by @julienrenaux